Euskararen Hilabetea hirugarrenez egiteko lanean ari dira eragileak

Hendaia Euskaraz, Euskararen Hilabetea urteroko ekimena antolatu du Herriko Etxeko Udal Euskara Batzordeak, Hendaiako saltegietan ere, euskaraz izenburupean. Hala, aurten dendak ardatz gisa hartuko ditu ekimenak, eta bertan, euskara bultzatzeko hainbat...

Hendaia Euskaraz, Euskararen Hilabetea urteroko ekimena antolatu du Herriko Etxeko Udal Euskara Batzordeak, Hendaiako saltegietan ere, euskaraz izenburupean. Hala, aurten dendak ardatz gisa hartuko ditu ekimenak, eta bertan, euskara bultzatzeko hainbat jarduera egiteaz gain, euskarazko material ezberdina banatuko dute saltzaileen artean. Urtero egin ohi den bezala, ekimena martxoan abiatuko da.

Horiek horrela, Hendaiako merkatal guneetan euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak proposatu nahi dituzten dendariak, atzotik aurrera Euskara zerbitzuarekin harremanetan jartzera gonbidatu ditu Herriko Etxeak. Horrez gain, martxoko egitaraua ixteko xedearekin parte hartzaile guztiak (merkatariak, elkarteak, udal zerbitzuak…) bilduko dira urtarrilaren 25ean, Herriko Etxean (18:30).

Hirugarrena
Hendaiako Herriko Etxeak 3. aldiz antolatu du Euskararen hilabetea. Hala, 2010 urtean Euskara herriko zerbitzuetan gaitzat hartu zuten hendaiarrek, eta 2011n Euskara karrikan, Hendaiako elkarteen bidez landu zuten. Oraingoan, saltzaileen txanda heldu da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.