Albisteak

Bekoerrotako rokodromoa astelehenean zabalduko dute

2010aren bukaeran eraikitzen bukatu bazuten ere, astelehenean irekiko dute publiko osoarentzat. Orain arte ekintza puntualak egin dituzte bertan. Kiroldegiko bazkide txartela dutenek zein sarrera ordaintzen dutenek erabil ahal izango dute. Eskalada mat...

admin

Santa eskean aterako dira Haurtzaro, Elizalde eta Lartaun Abesbatza

Haurtzarokoak eta Elizaldekoak 18:00etan aterako dira, eta Lartaun Abesbatzakoak 19:30ean Santa Ageda bezpera da larunbatean, eta herriko ikastetxeak eta Lartaun Abesbatza santa eskean aterako dira. Haurtzaro Ikastolako ikasleak, langileak eta gurasoak kalez kale ibiliko dira, ilunabarrean, 18:00etatik 20:00etara. Elizalde Herri Eskolakoak, berriz, abesten atera aurretik indarrak biltzeko elkartuko dira. Guraso elkarteak antolatuta, 17:30ean merienda izango dute ikastetxean bertan. Gero, 18:00etan aterako dira santa eskean. Irakasleak, gurasoak eta ikasleak herriko kaskoan ibiliko dira, eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzara ere joango dira, adinekoei bisitan. Lartaun Abesbatzakoak azkenik, urtero bezala, 19:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan, usadio zaharra jarraitzeko asmoz. Lartaun Txistulari Taldearen laguntza izango dute, eta baserritarrez jantzita eta makila eskuan dutela aterako dira kalez kale abestera. Lartauneko kideek nabarmendu dutenez, nahi duen guztiak har dezake parte, horretarako esandako orduan eta lekuan agertu beharko dute, noski, makila ahaztu gabe.

admin

Ulia-Jaizkibel itsas eremua babesteko eskaera egin du aldundiak

Ulia-Jaizkibel itsas eremua Itsas Erreserba izendatzearen aldeko adierazpen instituzionala egin zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Goizeko Diputatu Kontseiluan eztabaidatu zuten gaia, bi sailetik egindako proposamenari erantzunez: Berrikuntza, Turismo eta Landa Garapenekoa, batetik, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendukoa, bestetik. Hartutako erabakiarekin, “Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurumen ondarea zaintzeko konpromisoa berretsi” nahi duela adierazi dute. Aldundiaren adierazpenak Ulia eta Jaizkibel mendien pareko itsas korridorea babesteko eskatzen du, 13.000 hektarea guztira. Hala, Oceana Itsasoa Kontserbatzeko Nazioarteko Elkartearen eta Euskadiko Biologoen Elkargoaren proposamen zientifikoarekin bat dator, hots, 300 kilometro koadroko korridorea sortzea Lapurdi eta Gipuzkoa artean. Atzo onartutako testuak gogorarazten du 2004an Europako Batasunak Ulia eta Jaizkibel Natura 2000 Sarean sartzea erabaki zuela, bi mendietako ekologia, geologia eta paisaia aberastasun handikoak direlako. Gainera, hainbat ikerketak baieztatu dute Ulia-Jaizkibel biodibertsitate maila altuenetako itsas eremuetako bat dela. Jaizkibelerako prestatzen ari diren kudeaketa planean itsas eremua sartzeko asmoa duela gaineratu du aldundiak. Txostenari alegazio gehiago Urtarrilaren 28an bukatu zen Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari alegazioak aurkezteko eta ekarpenak egiteko aukera. Hala, Jaizkibel Bizirik-ek jakinarazi du portuaren agiri horri 2.800 alegazio aurkeztu dizkiola, eta bestalde, Eguzki talde ekologistak beste hamasei ekarpen egin dizkio dokumentuari. Alegazio horietan Jaizkibel Bizirik-en proposamenarekin bat egin dutenek izenpetu dute kanpoko kaia [...]

admin

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bihar bueltatuko da Hondarribira

PaGAGnini antzezlanak Itsas Etxea bete zuen igandean, eta dagoeneko hitzordu berria antolatu dute biharko. Hala, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du Hondarribiko Itsas Etxean. Jesus Etxeberriaren zuzendaritzapean, Beethovenen Heroica-ren hirugarren sinfonia interpretatuko dute. Sarrerak salgai daude, gaur arte, Arma Plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan, 15 euroan. Gainera, bihar, saioa hasi baino ordubete lehenagotik, Itsas Etxean bertan eros daitezke sarrerak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 2003ko irailean aritu zen azkeneko aldiz hirian, kiroldegian zehazki. Hala, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean aritzeaz gain, ez ditu kontzertu asko eskaintzen Euskal Herrian. 150.000 ikusle urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduera 7.000 abonatuk jarraitzen dute, eta 150.000 ikusle biltzen ditu, batez beste, urtero. Europan, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Erresuma Batua eta Italian aritu da. Horrez gain, Argentina, Brasil eta Txilen ere izan da. Orkestra 1982ko apirilean sortu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatuta, eta Enrique Jorda maisuaren ekimenez. Andres Orozco-Estrada da Orkestraren zuzendari titularra eta Andrey Boreyko berriz, zuzendari nagusi gonbidatua. Zuzendari gonbidatu gisa, beste askoaren artean Paul McCreesh, Yakov Kreizberg, Pinchas Steinberg, Giovanni Antonini, Jerzy Semkov, Lawrence Foster, Christopher Hogwood edo Jesus Lopez Cobos izan ditu.

admin

Auto bat kiskali da Trintxerpeko garaje batean

Auto bat kiskali zen atzo gauean, 23:00ak inguruan, Trintxerpeko Arrandegi kaleko garake itxi batean. Ez zen ezbehar pertsonalik izan. Suteagatik guztiz kiskali zen autoa. Herrizaingo Sailak jakinarazi du ez dituztela froga nahiko sutea nahita eraginda...

admin

Amuteko bizilagunekin bilera, asteazkenean

Gobernu taldeko kideak Jaitzubiako bizilagunekin bildu ziren astelehenean ordu eta erdiz, eta 50 lagun inguru izan ziren udal ordezkarien azalpenak entzuten. «Auzokoek egindako galderak erantzun genituen, eta ia denek Jaitzubiako nekazal bideak edo be...

admin

Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi izango dira

Udal Kontserbatorioak 25. urteurrena beteko du aurten, eta hori ospatzeko helburuarekin, egitarau zabala aurkeztu zuen atzo Pedro Martinez eskolako zuzendariak eta Fernando San Martin bertako presidenteak. Hala, lehenik eta behin, argazki erakusketa osatuko dute arduradunek. Eskolaren ibilbideko zenbait une (kontzertuak, sariak…) gogora ekartzeaz gain, bertatik igarotako zenbait pertsonek utzitako materiala ere ikusgai jarriko dute. Era berean, eskolako ikasle ohiek oroitzapenak, zein lorpen profesional eta artistikoak oraingo ikasleekin partekatuko dituzte, lau hizketaldiren bitartez. Otsailean egingo dute lehen solasaldia, eta ekainera bitarte luzatuko da ekimena. Musika, ardatza Ospakizunen barruan, biolontxelo errezitala emango du Milene Aliverti interprete brasildarrak. Barroko musikatik hasi eta gaur egungo estiloetarainoko bidaia egingo du Alivertik, otsailaren 11n, 20:00etan, musika eskolan bertan. Halaber, hainbat ganbera taldetarako idatzitako lanik onenetariko batzuk entzuteko aukera izango da, kontserbatorioko irakasleen eskutik. Horien berri aurrerago emango dute. Ekainera begira Horiek horrela, ekainaren 9an Haendelen Errege su artifizialetarako musika interpretatuko dute Irungo ikasleek Iruñako eta Baionako kontserbatorioetako kideen lankidetzarekin. Azkenik, musika eta dantza jaialdia izango da ekainaren 16an, Artalekun. 25. Urteurreneko Orkestrak —egungo ikasleek, irakasleek zein ikasle ohiek osatzen dute— ariko dira bertan. Era berean, eskolako dantza taldeak Tchaikovskyren Intxaur Kraskagailua interpretatuko du, 25. Urteurrenaren Orkestraren laguntzarekin batera.

admin

Kaldereroen entsegua antolatu dute gaurko

Irungo Atsegiñako kaldereroen konpartsak entsegua antolatu du, fanfarrearekin, gaurko. 19:30ean hasiko da. Entsegua, Irungo Atsegiñaren egoitzan bertan izango da, Arbelaitz kaleko lehenengo zenbakian.

admin

Eskola orduen murrizketa medio, Lizeoko irakasle bat gose greban da

Bonifacio Garcia, Hendaiako Aizpurdi Lizeoko irakaslea gose greban da iragan urtarrilaren 25etik. Arte irakaslea da Garcia, eta Frantziako Inspekzio Akademikoak 50 eskola ordu murrizteko erabakiari aurre egiteko xedearekin ekin zion irakasleak gose gre...

admin

Koreografia eta bat-batekotasuna uztartzeko, dantza

Dantzaz konpainiak emanaldia egingo du datorren otsailaren 10ean, Mendi Zolan Kulturgunean. Koreografia eta bat-batekotasuna landuko dituzte emanaldiaren lehen zatian; eta Lukas Timula koreografo eslovakiarraren A place between lana ikusgai izango da bigarren zatian. Hala, dantzariek ikastaroetan sortutako pieza ezberdinek irekiko dute emanaldia. Horren ondotik A place between obrari ekingo dio Timulak. “Behin-behineko helmuga eta kokaleku iraunkorren arteko” une iheskorrak aztertuko ditu dantzariak. Bi ekintzen arteko momentuak interpretatuko ditu, “baita sortzearen eta heriotzaren arteko espazioa…”. 2011n eskainitako emanaldiak arrakasta handia lortu zuen, eta Herriko Etxeak Kultur Sasoia programaren baitan antolatu du. Jakinarazi dutenez, harpidedunek otsailaren 3tik aurrera eska ditzakete sarrerak.

admin

Etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu da Atxikitze Zentroan

Cimade elkarteko kide batek lagundu dio algeriarrari eta Baionako erietxera eraman dute Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere bur...

admin

Bihar eginen dituzte atzeratutako tailerrak

Aurpegi bat emaidazu egitasmoaren barruan urtarrilean egitekoak ziren tailerrak bihar hontan eginen dituzte, Mendi Zolanen, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Art and project elkarteak antolatu ditu, sei urtetik gorako haurrei zuzenduta...

admin

Kadete eta Gazte mailetako titulorako kanporaketak jokatuko ditu Bidasoa Irunek

Joan zen asteburuko partidetan garaipen bana lortuta, Pedro Salcedok entrenatzen dituen Bidasoa Irunen Kadete Mailako eta Gazte Mailako eskubaloi taldeak titulorako play off-etarako sailkatu dira. Gazteek Gasteizko Corazonistas menderatu zuten (27-19),...

admin

Saltokiak modernizatzeko laguntzak martxan dira

Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko eta inbertsiorako laguntza finantzarioak eskatzeko deialdia egin dute. Hala nola, altzariak eta ekipamenduak berritu ahal izango dira horien bidez. Inf...

admin

Pilota Egokituko I. Txapelketaren finala Fanderian jokatuko dute etzi

Euskal Pilota Egokituko I. Txapelketa antolatu dute, eta egindako hiru jardunaldietan Zarauzko, Añorgak  eta Hondarribiko pilotalekuetatik pasatu ostean, Fanderiako frontoian jokatuko dute finala etzi. Atzo Niessen elkartearen egoitzan egindako agerraldian azaldu zituzten txapelketaren gaineko xehetasunak. Maider Blasco Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko presidenteak eta Fernando Lopetegi Niessen Elkarteko presidenteordeak Gipuzkoako Pilota Federazioaren ordezkariekin  batera. Hemeretzi pilotari guztira “Gipuzkoan urritasun intelektuala duten pertsonek euskal pilotan parte hartzeko  aukera dutela zabaltzea da txapelketaren helburua”, adierazi zuen Blascok. Txapelketan parte hartzen ari diren gazteei entrenatzeaz gain,  “beste zerbait” eman behar zietela pentsatuta antolatu dutela txapelketa ere esan zuen. Guztira, hemeretzi pilotari ariko dira etzi finala jokatzen eskuz binaka eta paletaz binaka, 09:30etik aurrera. Txapelketa bukatuta, berriz, txikienek pilota egokituko erakustaldia egingo dute, eta gurpildun aulkiekin erakustaldia ere antolatu dute: “25 tantoko partida jokatuko dute”. Lopetegik bestalde, kirol egokituarekin Niessen elkarteak hartutako konpromisoa berretsi du. Iaz kirol egokituaren aldeko ate irekien jardunaldia antolatu zuten lehen aldiz, “eta aurten ere antolatzeko asmoa dugu”, esan zuen. Horren harira, Errenterian kirol egokituko taldea sortzeko lanean ari direla jakinarazi zuen. Jose Manuel Ferradas kirol patronatuko presidenteak, berriz, Niessen elkarteari egindako lana aitortu zion, “bere ekimenez jokatuko delako gure herrian txapelketa”, eta beste elkarteak ere halako ekimenak antolatzera animatu zituen. [...]

admin

Madrilek nazioartean lehiakortasuna errekuperatzeko bidezidorra hartu du

Greba orokorrerako aste bat baino falta ez denean, Eduardo Malagon ekonomistak (Donostia, 1966) hitzaldia emango du, gaur, Reina aretoan, 19:30ean. Batera Baik antolatutako Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldi zikloko bigarren hitzaldia da, Joseba Garmendiarenaren ondoren. Greba orokorraren atarian emango duzu hitzaldia. Greba bera eta horren arrazoiak aipatuko dituzu? Bai, Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak, eta hor lan erreforma. Hain zuzen, lan erreformak beste helburu bat daukala ikusten dut, epe laburrean nazioarteko merkatuan lehiakortasuna errekuperatzeko bidezidor bat hartu duela gobernuak. Hasieran, ondorioak gogorrak izango dira, lanpostuen murrizketa eta langabeziaren hazkunde nabarmena emango baitira. Epe laburreko hobekuntza lortu nahiak ondorio larriak ekar ditzake? Bai, batez ere, ez badituzte beste neurri batzuekin batera martxan jartzen. Benetan martxan jarri beharko litzatekeena estatu mailan, baina ez dena martxan jartzen da sare produktiboaren birmoldaketa bat, beste mota bateko ekonomia batera joateko. Euskal Herrian, oro har, uste dut hobeto gaudela industriak pisu handiagoa daukalako. Estatu mailan, ordea, sektore horiek oso ahulak dira, pisu gutxi daukatelako. Euskal Herrian, oro har, industriaren pisuagatik egoera ez dela hain txarra diozu. Hala ere, ia lau urte dira krisia lehertu zenetik. Nola ari dira aurre egiten enpresak? Enpresen gehiengoaren merkatu nagusia Espainia zen. Espainiako merkatuak porrot egin duenean, enpresa horiek ere [...]

admin

Oiartzungo I. Txakurkros Txapelketa, igandean

Oiartzungo I. Txakurkros Txapelketa antolatu dute, eta igandean egingo dute, Arritxulo inguruan. Parte hartzen dutenek sei kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Proba, gainera, Gipuzkoako Ligarako puntuagarria da. Horrez gain, Txakurkros Txiki proba...

admin

Country blues doinuak izango dira Reynan

Madrilgo Fede Aguado & Osi Martinez bikoteak blues doinuak joko ditu gaur, 22:30etik aurrera De Cyne Reynan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, oraingo musikariak izan arren, country blues estiloa lantzen dute. Musikaren bidez publikoaren inplikazioa erraz bereganatzen dutela ere gaineratu dute.

admin
Gehiago