Amuteko bizilagunekin bilera, asteazkenean
Gobernu taldeko kideak Jaitzubiako bizilagunekin bildu ziren astelehenean ordu eta erdiz, eta 50 lagun inguru izan ziren udal ordezkarien azalpenak entzuten. «Auzokoek egindako galderak erantzun genituen, eta ia denek Jaitzubiako nekazal bideak edo be...
Gobernu taldeko kideak Jaitzubiako bizilagunekin bildu ziren astelehenean ordu eta erdiz, eta 50 lagun inguru izan ziren udal ordezkarien azalpenak entzuten. «Auzokoek egindako galderak erantzun genituen, eta ia denek Jaitzubiako nekazal bideak edo bertako bizilagunek izan ditzaketen arazoak izan zituzten mintzagai. Nagusiki, nekazal bideen egoera eta Jaizkibel urbanizazioko nondik-norakoak aipatu zituzten», azaldu du Aitor Kerejeta alkateak. Hurrengo bilera, asteazkenean egingo dute, arratsaldeko zazpietan, Amuteko auzo elkartearen egoitzan.

