Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bihar bueltatuko da Hondarribira
PaGAGnini antzezlanak Itsas Etxea bete zuen igandean, eta dagoeneko hitzordu berria antolatu dute biharko. Hala, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du Hondarribiko Itsas Etxean. Jesus Etxeberriaren zuzendaritzapean, Beethovenen Heroica-ren hirugarren sinfonia interpretatuko dute. Sarrerak salgai daude, gaur arte, Arma Plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan, 15 euroan. Gainera, bihar, saioa hasi baino ordubete lehenagotik, Itsas Etxean bertan eros daitezke sarrerak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 2003ko irailean aritu zen azkeneko aldiz hirian, kiroldegian zehazki. Hala, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean aritzeaz gain, ez ditu kontzertu asko eskaintzen Euskal Herrian. 150.000 ikusle urtean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduera 7.000 abonatuk jarraitzen dute, eta 150.000 ikusle biltzen ditu, batez beste, urtero. Europan, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Erresuma Batua eta Italian aritu da. Horrez gain, Argentina, Brasil eta Txilen ere izan da. Orkestra 1982ko apirilean sortu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatuta, eta Enrique Jorda maisuaren ekimenez. Andres Orozco-Estrada da Orkestraren zuzendari titularra eta Andrey Boreyko berriz, zuzendari nagusi gonbidatua. Zuzendari gonbidatu gisa, beste askoaren artean Paul McCreesh, Yakov Kreizberg, Pinchas Steinberg, Giovanni Antonini, Jerzy Semkov, Lawrence Foster, Christopher Hogwood edo Jesus Lopez Cobos izan ditu.
PaGAGnini antzezlanak Itsas Etxea bete zuen igandean, eta dagoeneko hitzordu berria antolatu dute biharko. Hala, arratsaldeko zortzietatik aurrera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du Hondarribiko Itsas Etxean. Jesus Etxeberriaren zuzendaritzapean, Beethovenen Heroica-ren hirugarren sinfonia interpretatuko dute. Sarrerak salgai daude, gaur arte, Arma Plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan, 15 euroan. Gainera, bihar, saioa hasi baino ordubete lehenagotik, Itsas Etxean bertan eros daitezke sarrerak.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 2003ko irailean aritu zen azkeneko aldiz hirian, kiroldegian zehazki. Hala, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean aritzeaz gain, ez ditu kontzertu asko eskaintzen Euskal Herrian.
150.000 ikusle urtean
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren jarduera 7.000 abonatuk jarraitzen dute, eta 150.000 ikusle biltzen ditu, batez beste, urtero. Europan, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Erresuma Batua eta Italian aritu da. Horrez gain, Argentina, Brasil eta Txilen ere izan da.
Orkestra 1982ko apirilean sortu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatuta, eta Enrique Jorda maisuaren ekimenez. Andres Orozco-Estrada da Orkestraren zuzendari titularra eta Andrey Boreyko berriz, zuzendari nagusi gonbidatua. Zuzendari gonbidatu gisa, beste askoaren artean Paul McCreesh, Yakov Kreizberg, Pinchas Steinberg, Giovanni Antonini, Jerzy Semkov, Lawrence Foster, Christopher Hogwood edo Jesus Lopez Cobos izan ditu.


