Santa eskean aterako dira Haurtzaro, Elizalde eta Lartaun Abesbatza
Haurtzarokoak eta Elizaldekoak 18:00etan aterako dira, eta Lartaun Abesbatzakoak 19:30ean Santa Ageda bezpera da larunbatean, eta herriko ikastetxeak eta Lartaun Abesbatza santa eskean aterako dira. Haurtzaro Ikastolako ikasleak, langileak eta gurasoak kalez kale ibiliko dira, ilunabarrean, 18:00etatik 20:00etara. Elizalde Herri Eskolakoak, berriz, abesten atera aurretik indarrak biltzeko elkartuko dira. Guraso elkarteak antolatuta, 17:30ean merienda izango dute ikastetxean bertan. Gero, 18:00etan aterako dira santa eskean. Irakasleak, gurasoak eta ikasleak herriko kaskoan ibiliko dira, eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzara ere joango dira, adinekoei bisitan. Lartaun Abesbatzakoak azkenik, urtero bezala, 19:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan, usadio zaharra jarraitzeko asmoz. Lartaun Txistulari Taldearen laguntza izango dute, eta baserritarrez jantzita eta makila eskuan dutela aterako dira kalez kale abestera. Lartauneko kideek nabarmendu dutenez, nahi duen guztiak har dezake parte, horretarako esandako orduan eta lekuan agertu beharko dute, noski, makila ahaztu gabe.
Haurtzarokoak eta Elizaldekoak 18:00etan aterako dira, eta Lartaun Abesbatzakoak 19:30ean
Santa Ageda bezpera da larunbatean, eta herriko ikastetxeak eta Lartaun Abesbatza santa eskean aterako dira.
Haurtzaro Ikastolako ikasleak, langileak eta gurasoak kalez kale ibiliko dira, ilunabarrean, 18:00etatik 20:00etara.
Elizalde Herri Eskolakoak, berriz, abesten atera aurretik indarrak biltzeko elkartuko dira. Guraso elkarteak antolatuta, 17:30ean merienda izango dute ikastetxean bertan.
Gero, 18:00etan aterako dira santa eskean. Irakasleak, gurasoak eta ikasleak herriko kaskoan ibiliko dira, eta Petra Lekuona Zaharren Egoitzara ere joango dira, adinekoei bisitan.
Lartaun Abesbatzakoak azkenik, urtero bezala, 19:30ean elkartuko dira Doneztebe plazan, usadio zaharra jarraitzeko asmoz.
Lartaun Txistulari Taldearen laguntza izango dute, eta baserritarrez jantzita eta makila eskuan dutela aterako dira kalez kale abestera.
Lartauneko kideek nabarmendu dutenez, nahi duen guztiak har dezake parte, horretarako esandako orduan eta lekuan agertu beharko dute, noski, makila ahaztu gabe.


