Kadete eta Gazte mailetako titulorako kanporaketak jokatuko ditu Bidasoa Irunek
Joan zen asteburuko partidetan garaipen bana lortuta, Pedro Salcedok entrenatzen dituen Bidasoa Irunen Kadete Mailako eta Gazte Mailako eskubaloi taldeak titulorako play off-etarako sailkatu dira. Gazteek Gasteizko Corazonistas menderatu zuten (27-19),...
Joan zen asteburuko partidetan garaipen bana lortuta, Pedro Salcedok entrenatzen dituen Bidasoa Irunen Kadete Mailako eta Gazte Mailako eskubaloi taldeak titulorako play off-etarako sailkatu dira. Gazteek Gasteizko Corazonistas menderatu zuten (27-19), eta kadeteak Bilboko Escolapios baino gehiago izan ziren, franko sufrituta izan bazen ere (30-29).
Tituloa edo Espainiakorako txartela
Bi taldeen helburua Espainiako Txapelketa jokatzeko aukera ematen duten lehenengo postuetako bat lortzea izango da —gazteetan bi, eta kadeteetan hiru—, eta, zergatik ez, bakoitza bere mailako txapeldun izatea. Gazteek Zarautzen jokatuko dute play off-a, hilaren 30a eta apirilaren 1a artean. Kadete Mailako taldeak apirilaren 20tik 22ra jokatuko ditu titulorako kanporaketak, Zumaian.

