Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Madrilek nazioartean lehiakortasuna errekuperatzeko bidezidorra hartu du

Greba orokorrerako aste bat baino falta ez denean, Eduardo Malagon ekonomistak (Donostia, 1966) hitzaldia emango du, gaur, Reina aretoan, 19:30ean. Batera Baik antolatutako Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldi zikloko bigarren hitzaldia da, Joseba Garmendiarenaren ondoren. Greba orokorraren atarian emango duzu hitzaldia. Greba bera eta horren arrazoiak aipatuko dituzu? Bai, Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak, eta hor lan erreforma. Hain zuzen, lan erreformak beste helburu bat daukala ikusten dut, epe laburrean nazioarteko merkatuan lehiakortasuna errekuperatzeko bidezidor bat hartu duela gobernuak. Hasieran, ondorioak gogorrak izango dira, lanpostuen murrizketa eta langabeziaren hazkunde nabarmena emango baitira. Epe laburreko hobekuntza lortu nahiak ondorio larriak ekar ditzake? Bai, batez ere, ez badituzte beste neurri batzuekin batera martxan jartzen. Benetan martxan jarri beharko litzatekeena estatu mailan, baina ez dena martxan jartzen da sare produktiboaren birmoldaketa bat, beste mota bateko ekonomia batera joateko. Euskal Herrian, oro har, uste dut hobeto gaudela industriak pisu handiagoa daukalako. Estatu mailan, ordea, sektore horiek oso ahulak dira, pisu gutxi daukatelako. Euskal Herrian, oro har, industriaren pisuagatik egoera ez dela hain txarra diozu. Hala ere, ia lau urte dira krisia lehertu zenetik. Nola ari dira aurre egiten enpresak? Enpresen gehiengoaren merkatu nagusia Espainia zen. Espainiako merkatuak porrot egin duenean, enpresa horiek ere [...]

admin
Bidasoa
2012/03/22

Greba orokorrerako aste bat baino falta ez denean, Eduardo Malagon ekonomistak (Donostia, 1966) hitzaldia emango du, gaur, Reina aretoan, 19:30ean. Batera Baik antolatutako Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldi zikloko bigarren hitzaldia da, Joseba Garmendiarenaren ondoren.

Greba orokorraren atarian emango duzu hitzaldia. Greba bera eta horren arrazoiak aipatuko dituzu?
Bai, Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak, eta hor lan erreforma. Hain zuzen, lan erreformak beste helburu bat daukala ikusten dut, epe laburrean nazioarteko merkatuan lehiakortasuna errekuperatzeko bidezidor bat hartu duela gobernuak. Hasieran, ondorioak gogorrak izango dira, lanpostuen murrizketa eta langabeziaren hazkunde nabarmena emango baitira.

Epe laburreko hobekuntza lortu nahiak ondorio larriak ekar ditzake?
Bai, batez ere, ez badituzte beste neurri batzuekin batera martxan jartzen. Benetan martxan jarri beharko litzatekeena estatu mailan, baina ez dena martxan jartzen da sare produktiboaren birmoldaketa bat, beste mota bateko ekonomia batera joateko. Euskal Herrian, oro har, uste dut hobeto gaudela industriak pisu handiagoa daukalako. Estatu mailan, ordea, sektore horiek oso ahulak dira, pisu gutxi daukatelako.

Euskal Herrian, oro har, industriaren pisuagatik egoera ez dela hain txarra diozu. Hala ere, ia lau urte dira krisia lehertu zenetik. Nola ari dira aurre egiten enpresak?
Enpresen gehiengoaren merkatu nagusia Espainia zen. Espainiako merkatuak porrot egin duenean, enpresa horiek ere egoera hori pairatu dute. Horrek behartu du enpresa askok Brasil, India, Mexiko, Alemanian… saldu behar izatera. Kanpoko merkatura begiratu duten enpresen egoera hobea izan da. Enpresa horiek, ordea, izan duten beste arazoa finantzazioarena izan da. Ez badago krediturik nahiz eta salmentak oso handiak izan, likidezia arazoak oso larriak izan daitezke, eta horrek oztopa dezake zure eguneroko jarduera.

Krisia gehien pairatzen ari direnak, ordea, langileak dira: langabezia, kaleratze merkeagoak, lan baldintzen okertzea…
Egon litekeen egoerarik kezkagarriena da langabezia izatea, eta gainera, langabezia hori jende askorentzat gehiegi irauten ari da. Zenbaitentzat geroz eta zailagoa da lanpostu bat eskuratzea. Kontuan hartu behar dugu nori ari zaion gehien eragiten langabezia: kualifikazio maila baxukoei. Ez dago tresna egokirik pertsona horiek berriro kualifikatu ahal izateko, eta merkatuak eskatuko lituzkeen lanpostuak eskaini ahal izateko. Pertsona horiek babesgabetasun egoeran daude. Horrek adierazten du enplegu politiken ahultasuna eta porrota.

Panorama horren aurrean, ikusten al da argirik tunelaren amaieran?
Panorama ez da ona. Aldaketak epe luzean ematen dira, eta hor uste dut prestakuntzan egin behar dela ahalegina. Aukerak ere jarri behar dira enpresa berriak sortu ahal izateko, eta horiek nazioartean balio erantsiaren eta berrikuntzaren sektoreetan kokatu ahal izateko. Tamalez, horrelako gutxi daude, eta horretarako belaunaldi oso bat behar da. Bukle perberso bat bezala da: jende prestatua kanpora doa, eta hemen geratzen direnek ez daukate aukerarik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.