Etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu da Atxikitze Zentroan
Cimade elkarteko kide batek lagundu dio algeriarrari eta Baionako erietxera eraman dute Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere bur...
Cimade elkarteko kide batek lagundu dio algeriarrari eta Baionako erietxera eraman dute
Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere buruaz beste egiten saiatu zen lepotik zintzilikatuz. Cimade etorkin eta iheslarien eskubideen aldeko elkartasun elkarteko laguntzaile bat ohartu zen gertaeraz, eta gizona lagundu zuen. Etorkina psikiatriako urgentzia zerbitzuetatik atera berria zen, eta Baionako erietxera eraman dute.
Cimade elkartetik adierazi dutenez, indarrean dagoen Gueant legeak etorkinen etsipena handitu du: «Atxikitze epeak 32 egunetik 45era luzatu ditu. Horrek, giltzapean diren pertsonen etsipen sentimendua areagotzen du, eta sufrimenduak muturreko egoeretara eramaten ditu, beren erru bakarra paperik ez izatea baizik ez denean».
«Politika bihotzgabea»
Etorkin eta iheslarien eskubideen aldeko elkartetik salatu dute Frantziako Estatuak «kanporatze kuotak betetzeko premiarekin, etorkinekiko kanporatze eta atxikitze sistematikoa» aplikatzen duela, «bere politika bihotzgabea bilakatu arte».

