Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Ertza konpainiaren eskutik, Act of god dantza ikuskizuna emango dute, larunbatean, 20:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. “Sinismen erlijiosoei buruzko hausnarketa berezi eta desberdina” dela jakinarazi dute antolatzaileek. Int...

Stop Desahucios taldeak deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, Beraungo Pablo Sorozabal plazan, Mari Carmen Marquezi eta haren senideei elkartasuna adierazteko. Elkarrateratzearen aurretik, La plataforma bideoa emango dute Beraungo auzo elkartear...

Eusko Jaurlaritzako arrantza ikuskatzaileek tona bat oilar zeramatzan kamioi bat konfiskatu zuten joan den ostegunean herrian. Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazi duenez, legez jarritako neurriak errespetatzen ez...

Altzibarko jaiak hurbiltzen ari dira (ekainaren 29an, 30ean eta uzatilaren 1ean ospatuko dituzte sanpedroak), eta gaur hasiko dira danborradako entseguekin. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 19:30etik aurrera, eskoletan. Auzokideei animatzek...

Oiartzungo Udalak lau eta hamasei urte arteko haurrentzat eta gaztetxoentzat udako kirol eskaintza prestatu du, uztailerako. Igeriketa, padela, spinninga, aerobika, skatea eta lerro irristaketa egin ahal izango dituzte haurrek udan Oiartzunen. Izena em...

Felix Asensiok, Eusko Jaurlaritzako Portuetako zuzendariak, Kirol Kai inguruko aparkalekuek uda garaian nola funtzionatuko duten zehaztu zuen iragan ostegunean. Azken hamar urtetan Udalak kudeatu ditu inguruko aparkalekuak, baina aurten, hitzarmena luz...

Iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren helburu estrategikoetako batek «biztanleriaren mugikortasun eta irisgarritasun beharrak iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz asetzea» dio. Gaia jorratzeko, Agenda 21en Herritar Fororako deialdia luzatu dute g...

Bihar, 17:30etik aurrera, Hormachic ekimen artistikoaren antolatzaileak elkartuko dira Kabia espazio kreaktiboan. Ekimen horren bidez Errenteriako paretak jantzi nahi dituzte, eta horrenbestez, marrazkiak, diseinuak eta mosaikoak egingo dituzte. Deiald...

Lehengo asteburuko Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki Egunaren ondotik, pare bat egun atseden hartu eta berrindartuta heldu da Antxora Alkartasunaren hamabostaldia. Atzo arratsaldean mutxikoetan trebatzen aritu direnak azkenekoz elkartuko ziren, «ikaslee...

Hilaren 8ko desfileari begira, Alardea osatzen duten konpainiek entseguekin jarraitzen dute. Gaur hamalau konpainiek entseatuko dute. Lehenengoa gaur Montaña konpainia izango da, 19:30ean. Hamabost minutu geroago Jaitzubia konpainiak hasiko du saioa e...

Tximeleta elkarteak ikasturte berria hasi zuen herenegun, Elorsoro kiroldegian. Gimnastika erritmikoko eskolak hasi berriak izanik, Tximeletako arduradunek gogorarazi dute, oraindik badagoela izena emateko aukera. Interesa dutenek, edo informazio gehia...

Herrirak presoen aldeko eguna antolatzeko bilera egingo du bihar

Musika eskolan izena emateko azken eguna da gaur

Hautesle errolda kontsultatzeko aukera

Touringentzat izan da berak antolatzen duen Errenteria Hiria Txapelketa. Oiartzuni penaltietan gailendu zitzaion larunbatean, eta horrenbestez, garaikurra herrian bertan geratu da. Partida parekatua izan zen: markagailuan Oiartzun jarri zen aurretik, J...

Uztailean Fanderiako Erdiko Erreka auzo elkarteak auzotik pasatzen den erreka garbitu zuen hainbat herritarren laguntzarekin. Horren haritik, PSE-EEk erreka garbitzea Papresari dagokiola adierazi zuen, eta orain, Ezker Anitzak salatu du PSE-EEk ez ditu...

Patronatuak jakinarazi duenez, kirol zerbitzuetan ere BEZa igoko dute %8tik %21era uztailaren 13ko 20/2012 Dekretu-Legeari jarraituz. Bestalde, udal instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresak uda ondorengo kanpaina martxan jarri du Metamorfosia. ...

Urriaren 21ean Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko ikus daiteke hauteskunde errolda Errenteriako Udaleko Erregistro Orokorrean. Irailaren 3tik 10era egiaztatu ahal izango dute inte...

Jaizkibel konpainiak atzo hasi zituen hilaren 8ko desfilerako entseguak. Aurten ere ezin dute nahi zuten ibilbidea egin entseguetan. Izan ere, San Pedro kaletik bi aldiz igaro nahi zuten, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak behin bakarrik igarotzeko baimena eman die. Berriro ere segurtasun arrazoiak erabili ditu erabaki hori hartzeko argudio gisa. Jaizkibel konpainiako kapitain berriak, Izaskun Larruskainek, nabarmendu du “harriduraz” hartu dutela berria: “Iazko debekuari lotutako epaia gure aldekoa izan zela kontuan hartuta, ez genuen espero halakorik”. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alarde parekidearen entseguetako eta desfileko ibilbidean aldaketak egitea erabaki zuen iragan urtean. Entseguetan San Pedro kaletik igarotzea debekatu zien, eta desfile egunean, Gernikako Arbolatik. Aurtengo apirilean EAEko Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi zuen debekua, Herrizaingo Sailak ibilbidea “modu arbitrarioan” aldatu zela argudiatuta. Hala, ontzat eman zuen Jaizkibelek jarritako helegite bat. Epaiaren arabera, Jaizkibel konpainiako kideei biltzeko askatasuna urratu zitzaien eta onartu zuen debekatu zieten ibilbidearen zatia “sinbolikoa” zela. Jaizkibel konpainiak entseguak luzeagoak egitea erabaki zuen duela aste batzuk, eta, aurreikusita zeukaten ibilbidearekin egoki zetorkiela kontuan hartuta, San Pedro kaletik bi aldiz igarotzeko eskaria egin zuen. Ezezkoa eman die Eusko Jaurlaritzak, eta behin bakarrik pasatu ahal izango dira bertatik. Oraingoan ere segurtasun arrazoiak eman ditu arrazoi gisa eskaria ontzat ez hartzeko. [...]