Hautesle errolda kontsultatzeko aukera dute lezoarrek udalaren webgunean
Hautesle errolda kontsultatzeko aukera
Urriaren 21eko Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, hautesle errolda kontsulta dezakete lezoarrek udalaren webgunean hilaren 10a arte. Erroldan azaltzen diren datuak zuzenak ez badira, edo azaldu ezean, erreklamazioa egin ahalko dute boto emaileek hurrengo astelehenera arte.

