Herrirak presoen aldeko eguna antolatzeko bilera egingo du bihar
Herrirak presoen aldeko eguna antolatzeko bilera egingo du bihar
Lezoko Herrirak bilera deitu du bihar, Preso Politikoen Eskubideen Aldeko Eguna antolatzeko. 19:30ean hasiko da bilera Ibai Ondon, eta egunaren antolaketan herritarren laguntza “ezinbestekoa” izango dutenez, dei egin diete bileran parte hartzeko.
Presoen eskubideen alde
Uda aurretik erabaki zuten euskal presoen eskubideen aldeko eguna antolatzea Herrirako kideek, “preso politikoek bizi duten mendeku egoera ikusita, azken hori salatzeko beharra ikusi genuelako”. Josu Uribetxeberria euskal presoaren egoerak egun hori antolatzeko premia “areagotu” duela gaineratu dute herri bilguneko kideek.
Euskal presoen eskubideen aldeko egunak, aldarrikapena eta jaia egun osoz uztartuko dituela aurreratu dute antolatzaileek, eta horretarako hamaika ekimen prestatzen ari dira. Besteak beste, buruhandi eta erraldoiak, koadrilen arteko desafioa, babarrun jatea, agur erraldoia, ekitaldia, sardina jatea, eta kontzertuak izango dira.

