Ezker Anitzak Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatutako argazki erakusketaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu.


Zelai naturala 10:00. Metz Esap-Añorga. 11:30. Metz Espa-Antigua Luberri. 13:00. Salvador de Bahia-Antigua Luberri. 16:00 (neskak). Ath. Madrid A-Vasconia. 17:00 (neskak). Ath. Madrid B-Antigua Luberri. 18:00 (neskak). Ath. Madrid-Baerum SK. Zelai a...

Amnistiaren Aldeko XX. Futbito Txapelketa jokatu zuten lehengo larunbatean Donibaneko kiroldegian. 09:00etan hasi ziren partidak, eta 01:00ak aldera bukatu. Guztira, 21 taldek parte hartu zuten, eta harmailetan primerako giroa izan zen goizetik gauera. Txapelketa Lezoko Sorgin taldeak irabazi zuen; txapeldunordea Unibertsitatea Carroceria Lezo taldea izan zen, eta hirugarren tokian Guetto Hools antxotarrak sailkatu ziren.

Herrera Herrira batzordeak ekintza iragarri zuenetik, hondakinak kamioietan jasotzen aritu dira Kaiko Herrerak herriarentzat behar duela aldarrikatzeko kalera irten dira, berriz ere, hamarnaka trintxerpetar. Lehengo larunbatean manifestazioa egin zuten Herrera Herrira herritarren batzordeak deituta, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hilabeteetan portuan lanen hondakinak pilatuta izan dituzten tokira abiatu ziren manifestazioan bildu zirenak, Urarte deritzan ingurura, mendiko makilak eskuan, han ekintza sinbolikoa egiteko. Hondakinen mendiari Urartemendi izena jarri diote. Hondakinen mendia igo, eta tontorrean pankarta jarri zuten. Bitartean, hondeamakinak eta kamioiak jo eta su aritu ziren lanean. Izan ere, batzordeko kideek Portuari eta Eusko Trenbide Sareak erakundeari larunbatean egin behar zuten ekintzaren berri eman zietenetik, makinak etengabe aritu dira bertan lanean. «Ikusi duzuenez, orain dela astebete hondakinen mendi bat zena lautada bihurtu dute», esan zuen ironikoki plataformako kide Iñaki Aristik, hondakinen mendira igo aurretik. Kasualitateetan ez dutela sinisten esan zuen Aristik, eta lanak herritarrek «kaiko lur eremua berreskuratzeko borrokan egindako presioen ondorioz» hasi dituztela baieztatu zuen. Urartemendiko ekintza sinbolikoa bukatuta, Zirizarako bidea hartu zuten manifestazioan bildutakoek. Han kokatu zuten kanpamentu basea larunbatean, menditik jaitsita herri bazkaria egiteko. Bakailao enpresa izandakoa erabilera anitzeko kultur aretoa izan dadin nahi dute herritarrek, eta hala jaso zuten beraiek landutako eta udalbatzarrak bere egindako ordenazio planteamenduan. Larunbateko ekintza [...]

Larunbat arratsaldean jokatu zen Hulinokea downwind edo haizealdeko probaren bigarren estropada, piragua eta kanoentzat irekia, Adur ibaiaren beste aldeko Bokaleko hondartzatik abiatuta. Haize bortitzaren eraginez, itsasoa zakar egon arren, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta ondo moldatu zen , eta bigarren izan zen Getariko helmugan, Santanderko lehen ordezkariaren atzetik eta espezialista frantziar guztiak gaindituta, lan bikaina biribilduz. Aipatzekoa, baita ere, Ainara Benavente taldekidearen lana, emakumeen artetik bera izan zelako helmugaratzen lehena. Ontzi-iraulketa ugari izan ziren estropadan, eta parte-hartzaile batek baino gehiagok proba bertan behera utzi behar izan zuen.

Asteazkenean aurkeztuko du Ereintza dantza taldeak Erromeria Eguna, baina dantza taldeak aurreratu duenez, uztailaren 14ean (larunbata) izango da. Horrez gain, dantza maisuak, txarangak, dultzaineroak, trikitilariak, txistulariak, zanpantzarrak, dantza...

Urtero madalenei begira Errenteriako Seme-Alabak argazki erakusketa egiten dute, eta aurten 50 urte bete dituen Alabergako danborradarekin osatuko dute erakusketa. Uztailaren 16tik 27ra jarriko dituzte argazkiak Xenpelar Etxean. Erakusketa osatzeko j...

Internet oinarrizko KZgunea ikastaroa. Gaurtik hilaren 13ra arte, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara. Irudia eta soinua. Hilaren 16tik 25era, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara. Gmail. Gaur, 18:00etatik 20:00etara. Google s...

Irunera duela gutxi etorri eta euskara ikasteko zailtasunak dituzten 36 haurrek hasi dute gaur Udagiro programako jarduera. Seigarren aldia da Irungo Udaleko Euskara arloak Udagiro antolatzen duela. Beste ekitaldietan bezala, Herri Jakintza udal euskaltegian burutuko dute Euskal Herri kanpotik hirira etorri berri direnen euskara ikasketak indartzeko xedea duen egitasmoa. Joan den astean aurkeztu zuten, eta Euskara ordezkari Fernado San Martinek azaldu zituen programaren nondik norakoak: “Programa honek jarraipena eman nahi dio udaldian Irungo ikastetxeetan kolektibo horri zuzenduta euskararen inguruan egiten den ahaleginari. Horregatik, hiriko ikastetxeen eta Herri Jakintza euskaltegiaren laguntzarekin, Udaleko Euskara Arloak euskara sustatzeko ekintzak diseinatu ditu ume horientzat” . Udagirok, euskararen arloan zailtasun zehatzak dituzten umeei laguntza eskaintzen die hizkuntzaren alorreko edukietan, eta udaldian euskararekin harremana galtzea saihestu eta ikasleak euskararekiko motibatu nahi ditu. Lehen hezkuntzako 5 eta 6 eta Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2. Mailetako ikasleek parte hartuko dute Udagiron. Guztira, 36k eman dute izena uztailean aritzeko, eta 31k abuzturako. Egunero 10:30etik 12:00etara elkartko dira.

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Donosti Cup oinarrizko futboleko txapelketako partidak jokatuko dituzte beste urte batez Errenteria-Oreretan, zehazki, Fanderiako eta Beraungo futbol zelaietan. 27 herrialdetako 390 taldek jokatuko dituzte part...

Joan den asteko osoko bilkuran aireportuko langileen aldeko mozioa onartu zuen Hondarribiko Udalbatzak. Sozialisten udal taldeak aurkeztu zuen testua eta PPren ordezkaria ezik —abstenitu egin zen—, gainontzeko hautetsi guztiek alde bozkatu zuten. PSE-EEko bozeramaile Iosu Alvarezek azaldu zuenez, “mozioaren helburua da Langile Batzordeari elkartasuna adieraztea, lanpostuak mantentze aldera AENArekin burutzen ari diren negoziaketan”. Azken hilabeteetan erabiltzaile kopuruak gora egin duela nabarmendu zuen Alvarezek. “Enpresa handirik ez dago Hondarribian; aireportua handienetako da eta erakunde bezala langileen alde egin behar dugu”, gehitu zuen. “Madrilekoen errezeta da” Sozialisten mozioaren alde egiterako orduan, Ion Elizalde Hamaikabat alderdiko ordezkariak argitu zuen “langileen alde” bozkatzen zuela, ez azpiegituraren alde. Nolanahi ere “esperantza handirik ez” zuela onartu zuen Elizaldek, “Madriletik datorren errezeta delako, hots, murrizketa gehiago eta zerbitzu publiko gutxiago”.

Azaroaren 1ean, ezker abertzaleak 36ko gerran frankistek hildako gudariei eta oiartzuarrei lore eskaintza egin ohi dio kanposantuan, Gudarien omenez eraikitako monumentuan. Joan den ostegunean ere hala egin zuten.

La Salleko anaien Proyde-Proega fundazioak kontzertu solidarioa antolatuko du heldu den larunbatean Hondarribiko Itsas Etxean, Cordoba probintzian dagoen Malvinas Argentinas herrian (Argentina) gazteentzako etxe bat eraikitzeko dirua biltzeko. Egitasmo hori 2012an Hondarribiko Udalak diruz lagundu dituen proiektuetako bat da. Klink, Surbesta, Goxoki eta Zumardikoak abesbatzek, Musika Eskolako trikitilariek eta Udal Txistulari Bandak parte hartuko dute larunbateko kontzertuan. Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, turismo bulegoetan. Ekitaldiaren egunean ere erosteko aukera izango da, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Sarreraren prezioa bost eurokoa izango da, bi Itsas Etxeko gastuetarako eta beste hiru egitasmorako. Gainera, Proega fundazioak bi kontu korronte zenbaki eman ditu, kontzertura joateko aukera izango ez duten eta egitasmoa diruz lagundu nahi dutenentzat: Kutxabank: 2101 0010 45 0010522126. La Caixa: 2100 6547 69 2100035695.

Gol bakarragatik galdu zuen La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak larunbatean Hondartza kiroldegian Corazonistasen aurka jokatutako partidan. Multzoko talde onenetakoa da Corazonistas, baina etxekoek azken minutura arte borrokatu zuten eta garaip...

Futbola Akitaniako Ohorezko Promozioa Eysines-Eglantins 0-2 Errugbia Frantziako 2 Maila. 6. multzoa Salles-Stade Hendayais 15-21 Eskubaloia Staderen bi taldeek atsedena izan dute.

Hendaiako Stade errugbi taldeak Federale 2 Mailako 6. multzoko lidergoa lortu du, Salles taldeari urriaren 21ean bertan behera geratutako partida irabazita (15-21). Akatsik gabeko lehen zatian oinarritu zuen Stadek garaipena eta bigarrenean bikain eutsi zion etxekoen lehen lerroaren erasoari. Salles taldeko entrenatzaileak hendaiarren jokoa goraipatu zuen: “Talde itzela da. Oso serioski jokatzen dute eta egin behar dutena maisuki egiten dute. Orain arte gure aurka jokatu duen talde onena da, dudarik gabe”. Stadek partida hasiera bikaina egin zuen eta atsedenaldirako markagailuan errenta polita hartu zuen (3-15). Bigarren zatian ez zen entsegurik egon eta borroka parekatuagoa izan zen. Lehen puntuak ostikoz lortu zituzten bi taldeek (15-21). Etxeko taldeak kementsu bukatu zuen partida; asko hurreratu zen markagailuan eta azken jokaldian osta-osta ez zuen entsegua lortu. Azkenean Hendaiakoentzat izan ziren puntuak eta multzoko lidergoa. Sei partidatik bost irabazita, 22 puntu ditu Stadek, Boucau Tarnos eta Aire sur Adour taldeek baino bat gehiago, eta Lombez Samatanek baino bi gehiago. Lidergoa jokoan Bokalen Datorren asteburuan lidergoa jokoan izango dute xuriek, Baoucau Tarnos Stade taldearen kontra ariko baitira. BTS-ek partida bakarra galdu du orain arte, hain zuzen ere Hendaiakoen azken aurkari Sallesen kontra. Partida larunbatean izango da, 15:00etan, Bokaleko (Lapurdi) Piquessary estadioan.

SASKIBALOIA Senior emakumeak Erroibide Irun-Oarso: 50-31 Senior gizonak Oiarso-Donibasket: 68-55 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila (gizonak) Adelma Sinfin-Ereintza: 23-21 Emakumeen Euskal Liga Ereintza-Leizaran FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila (gizonak) Touring-Aloña Mendi: 2-0 Erregional Preferente Maila (gizonak) Martutene-Beti Ona: 1-1 PILOTA Larruzko paleta 22 urtez azpiko gizonak Landare (J.Azpiroz-Y.Martinez)-Oiangu: 35-32 Pala motza, nagusien 2.maila (gizonak) Oiangu 2-Landare(J.Garcia-M.Sukia): 40-29 Pala motza, nagusiak 1.maila (gizonak) Landare (I.Elorza-R.Pichel)-Real Sociedad 3: 25-40 Eskuz binaka, nagusiak, 2.maila (gizonak) Gazteleku-EPLE (O.Sarasti-D.Zangitu): 22-13

Soinuenea Fundazioak, Herri Musika Bildumak izenburupean, Herri Musika Jardunaldien 11. aldia antolatu du. Jardunaldi horien barruan, erakusketa jarriko du udaletxeko areto nagusian: Ikusteko Musika-Entzuteko Artea. Hilaren 12an inauguratuko dute, 19:0...

Gazte Izanak Zahar Saridunen Elkarteak jakinarazi duenez, auzoetako ordezkari berriak hautatuko ditu hilabete honetan. Hau izango da egutegia: Hilaren 13an: Arragua eta Ugaldetxokoak. Hilaren 14an: Iturriotz eta Altzibarkoak. Hilaren 15ean: Karrika et...