11.570 langabe daude Oarso Bidasoan, irailaren bukaeran baino 339 gehiago
Urrian gora joan da Oarsoaldeko eta Bidasoko langabeen kopurua. Oarsoaldean azken hilabetean 180 pertsona gelditu dira lanik gabe, eta Bidasoan, berriz, 149. Hortaz, bi eskualdeen artean, denera, 11.570 pertsona daude langabezian, 6.071 (%15,71ko tasa) Bidasoa Behean eta 5.499 Oarsoaldean (%15,58). Gipuzkoako eskualdeen artean langabe gehien duena da Bidasoa Behea, eta zerrenda horretan bigarrena da Oarsoaldea. Hartara, Gipuzkoan 47.235 pertsona daude lanik gabe (%13,46).
Iaz, urriaren 31n, 5.335 pertsona zeuden lanik gabe Behe Bidasoan (%13,48) eta 4.583 Oarsoaldean (%12,93). Hortaz, urtebetean, Langabezia tasa %13,8 hazi da Irunen eta Hondarribian, eta %19,96 Pasaian, Lezon, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan. Gipuzkoako tasa %17,43 igo da urtebetean.