Gaurtik ostiralera, Donosti Cupeko partidak Fanderia nahiz Beraunen
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Donosti Cup oinarrizko futboleko txapelketako partidak jokatuko dituzte beste urte batez Errenteria-Oreretan, zehazki, Fanderiako eta Beraungo futbol zelaietan. 27 herrialdetako 390 taldek jokatuko dituzte part...
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Donosti Cup oinarrizko futboleko txapelketako partidak jokatuko dituzte beste urte batez Errenteria-Oreretan, zehazki, Fanderiako eta Beraungo futbol zelaietan.
27 herrialdetako 390 taldek jokatuko dituzte partidak Gipuzkoako zenbait herritan (hogei egoitza prestatu dituzte). Talde horiek guztiak hamahiru kategoriatan banatuko dituzte (zortzi mutilenak eta bost emakumeenak). Besteak beste, Frantzia, Portugal eta AEB Ameriketako Estatu Batuetako taldeek bisitatuko dute lurraldea.
Errenterian partidak ikusi nahi dituenak egun osoan zehar izango ditu 10:00etatik 20:00etara. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.