‘Urartemendi’ igo dute herritarrek, Kaiko Herrera aldarrikatzeko
Herrera Herrira batzordeak ekintza iragarri zuenetik, hondakinak kamioietan jasotzen aritu dira Kaiko Herrerak herriarentzat behar duela aldarrikatzeko kalera irten dira, berriz ere, hamarnaka trintxerpetar. Lehengo larunbatean manifestazioa egin zuten Herrera Herrira herritarren batzordeak deituta, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hilabeteetan portuan lanen hondakinak pilatuta izan dituzten tokira abiatu ziren manifestazioan bildu zirenak, Urarte deritzan ingurura, mendiko makilak eskuan, han ekintza sinbolikoa egiteko. Hondakinen mendiari Urartemendi izena jarri diote. Hondakinen mendia igo, eta tontorrean pankarta jarri zuten. Bitartean, hondeamakinak eta kamioiak jo eta su aritu ziren lanean. Izan ere, batzordeko kideek Portuari eta Eusko Trenbide Sareak erakundeari larunbatean egin behar zuten ekintzaren berri eman zietenetik, makinak etengabe aritu dira bertan lanean. «Ikusi duzuenez, orain dela astebete hondakinen mendi bat zena lautada bihurtu dute», esan zuen ironikoki plataformako kide Iñaki Aristik, hondakinen mendira igo aurretik. Kasualitateetan ez dutela sinisten esan zuen Aristik, eta lanak herritarrek «kaiko lur eremua berreskuratzeko borrokan egindako presioen ondorioz» hasi dituztela baieztatu zuen. Urartemendiko ekintza sinbolikoa bukatuta, Zirizarako bidea hartu zuten manifestazioan bildutakoek. Han kokatu zuten kanpamentu basea larunbatean, menditik jaitsita herri bazkaria egiteko. Bakailao enpresa izandakoa erabilera anitzeko kultur aretoa izan dadin nahi dute herritarrek, eta hala jaso zuten beraiek landutako eta udalbatzarrak bere egindako ordenazio planteamenduan. Larunbateko ekintza [...]
Herrera Herrira batzordeak ekintza iragarri zuenetik, hondakinak kamioietan jasotzen aritu dira
Kaiko Herrerak herriarentzat behar duela aldarrikatzeko kalera irten dira, berriz ere, hamarnaka trintxerpetar. Lehengo larunbatean manifestazioa egin zuten Herrera Herrira herritarren batzordeak deituta, Gudarien Enparantzatik abiatuta. Hilabeteetan portuan lanen hondakinak pilatuta izan dituzten tokira abiatu ziren manifestazioan bildu zirenak, Urarte deritzan ingurura, mendiko makilak eskuan, han ekintza sinbolikoa egiteko. Hondakinen mendiari Urartemendi izena jarri diote.
Hondakinen mendia igo, eta tontorrean pankarta jarri zuten. Bitartean, hondeamakinak eta kamioiak jo eta su aritu ziren lanean.
Izan ere, batzordeko kideek Portuari eta Eusko Trenbide Sareak erakundeari larunbatean egin behar zuten ekintzaren berri eman zietenetik, makinak etengabe aritu dira bertan lanean. «Ikusi duzuenez, orain dela astebete hondakinen mendi bat zena lautada bihurtu dute», esan zuen ironikoki plataformako kide Iñaki Aristik, hondakinen mendira igo aurretik. Kasualitateetan ez dutela sinisten esan zuen Aristik, eta lanak herritarrek «kaiko lur eremua berreskuratzeko borrokan egindako presioen ondorioz» hasi dituztela baieztatu zuen. Urartemendiko ekintza sinbolikoa bukatuta, Zirizarako bidea hartu zuten manifestazioan bildutakoek. Han kokatu zuten kanpamentu basea larunbatean, menditik jaitsita herri bazkaria egiteko.
Bakailao enpresa izandakoa erabilera anitzeko kultur aretoa izan dadin nahi dute herritarrek, eta hala jaso zuten beraiek landutako eta udalbatzarrak bere egindako ordenazio planteamenduan. Larunbateko ekintza erakundeei Ziriza berreskuratzeko lanak ere has ditzatela eskatzeko baliatu zuten.

