Sozialisten ekimenez, aireportuko langileen alde agertu da udala
Joan den asteko osoko bilkuran aireportuko langileen aldeko mozioa onartu zuen Hondarribiko Udalbatzak. Sozialisten udal taldeak aurkeztu zuen testua eta PPren ordezkaria ezik —abstenitu egin zen—, gainontzeko hautetsi guztiek alde bozkatu zuten. PSE-EEko bozeramaile Iosu Alvarezek azaldu zuenez, “mozioaren helburua da Langile Batzordeari elkartasuna adieraztea, lanpostuak mantentze aldera AENArekin burutzen ari diren negoziaketan”. Azken hilabeteetan erabiltzaile kopuruak gora egin duela nabarmendu zuen Alvarezek. “Enpresa handirik ez dago Hondarribian; aireportua handienetako da eta erakunde bezala langileen alde egin behar dugu”, gehitu zuen. “Madrilekoen errezeta da” Sozialisten mozioaren alde egiterako orduan, Ion Elizalde Hamaikabat alderdiko ordezkariak argitu zuen “langileen alde” bozkatzen zuela, ez azpiegituraren alde. Nolanahi ere “esperantza handirik ez” zuela onartu zuen Elizaldek, “Madriletik datorren errezeta delako, hots, murrizketa gehiago eta zerbitzu publiko gutxiago”.
Joan den asteko osoko bilkuran aireportuko langileen aldeko mozioa onartu zuen Hondarribiko Udalbatzak. Sozialisten udal taldeak aurkeztu zuen testua eta PPren ordezkaria ezik —abstenitu egin zen—, gainontzeko hautetsi guztiek alde bozkatu zuten. PSE-EEko bozeramaile Iosu Alvarezek azaldu zuenez, “mozioaren helburua da Langile Batzordeari elkartasuna adieraztea, lanpostuak mantentze aldera AENArekin burutzen ari diren negoziaketan”.
Azken hilabeteetan erabiltzaile kopuruak gora egin duela nabarmendu zuen Alvarezek. “Enpresa handirik ez dago Hondarribian; aireportua handienetako da eta erakunde bezala langileen alde egin behar dugu”, gehitu zuen.
“Madrilekoen errezeta da”
Sozialisten mozioaren alde egiterako orduan, Ion Elizalde Hamaikabat alderdiko ordezkariak argitu zuen “langileen alde” bozkatzen zuela, ez azpiegituraren alde. Nolanahi ere “esperantza handirik ez” zuela onartu zuen Elizaldek, “Madriletik datorren errezeta delako, hots, murrizketa gehiago eta zerbitzu publiko gutxiago”.