Aritz Araneta bigarren Bokaletik Lapurdiko Getariara arteko estropadan
Larunbat arratsaldean jokatu zen Hulinokea downwind edo haizealdeko probaren bigarren estropada, piragua eta kanoentzat irekia, Adur ibaiaren beste aldeko Bokaleko hondartzatik abiatuta. Haize bortitzaren eraginez, itsasoa zakar egon arren, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta ondo moldatu zen , eta bigarren izan zen Getariko helmugan, Santanderko lehen ordezkariaren atzetik eta espezialista frantziar guztiak gaindituta, lan bikaina biribilduz. Aipatzekoa, baita ere, Ainara Benavente taldekidearen lana, emakumeen artetik bera izan zelako helmugaratzen lehena. Ontzi-iraulketa ugari izan ziren estropadan, eta parte-hartzaile batek baino gehiagok proba bertan behera utzi behar izan zuen.
Larunbat arratsaldean jokatu zen Hulinokea downwind edo haizealdeko probaren bigarren estropada, piragua eta kanoentzat irekia, Adur ibaiaren beste aldeko Bokaleko hondartzatik abiatuta. Haize bortitzaren eraginez, itsasoa zakar egon arren, Trintxerpeko Donostia Kayak taldeko Aritz Araneta ondo moldatu zen , eta bigarren izan zen Getariko helmugan, Santanderko lehen ordezkariaren atzetik eta espezialista frantziar guztiak gaindituta, lan bikaina biribilduz.
Aipatzekoa, baita ere, Ainara Benavente taldekidearen lana, emakumeen artetik bera izan zelako helmugaratzen lehena.
Ontzi-iraulketa ugari izan ziren estropadan, eta parte-hartzaile batek baino gehiagok proba bertan behera utzi behar izan zuen.