Ikusentzunezkoak

"Gizalegearen kontrako ekintzak" egin dituzte Jaizkibelen

Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako hainbat seinale kaltetu eta margotu, eta Jaizkibelen ibilgailu motordunen joan-etorriak arautzen dituen ordenantzaren aurkako pankartak agertu dira. Hondarribiko Udalak eta Azeri Ehiza elkarteak ekintza horiek gaitzetsi dituzte.

Elkartasuna, kirola eta Beñat Elzo ardatz

Hamargarren Beñat Elzo mendi lasterketa egingo dute bihar goizean (azaroak 1). Irabaziak ATR-X elkartera bideratuko dituzte. Urteroko ordutegi berak errespetatuko dituzte.

"Nire ametsa egi bihurtu dela sentitzen dut"

Eibar Hiria Sari nagusian esan zion agur Ane Santesteban errenteriarrak txirrindularitza profesionalari, txikitan amesten zuen bezala: etxeko talde batean eta etxeko lasterketa batean. Egindako ibilbidearekin asebeteta, ilusioz hartu du hasi berri duen etapa berria.

Migrazio eskubidearen alde egin dute Irunen

'Mugak hausten' jardunaldien harira, migrazioaren hainbat alor jorratzen dituzten lau eragile bildu, eta egungo politika arrazistak salatu dituzte.

Abenduaren 6tik 8ra izango da Be Veggie jaialdiaren zazpigarrena

"Bizimodu guztiz begetal baten inguruan elkartzeko, ikasteko eta ospatzeko" espazioa da jaialdia. Zenbait jarduera egingo dituzte, hitzaldiak, kasu.

Aireportuak ezaugarri bereziduneko higiezinen gaineko zerga kobratzea jarri du mahai gainean EH Bilduk

Araban, Bizkaian eta Nafarroan udalez gaindiko dimentsioa duten azpiegiturek ezaugarri bereziduneko ondasun higiezinen gaineko zerga (EBOH) ordaintzen dute. Gipuzkoan ere kobratu ahal izateko beharrezkoan diren neurriak hartzeko eskatu du koalizio subiranistak.

Patxi Perez Goñi, Alarde Publikoko Jenerala

"Udal alarde bat antolatzea eskatzen dugu, irundar guztientzako izango dena"

Alarde Publikoko jeneral berria izango da HITZAren ostiraleko astekariko protagonistetako bat. Hona harekin izandako elkarrizketaren aurrerapentxo bat, bideoan.

Prebentzio komunitarioak kontratu berria du 15 urte eta gero

Kontratu berria irailaren 1ean sinatu zen eta urtebeterako iraupena izango duen arren beste urtebete luzatzeko aukera izango du enpresak.

indarkeria matxista

Emakume bat itota hiltzen saiatzeagatik, gizon bat espetxera

Igande goizean izan zen hilketa saiakera matxista. Bizilagunen laguntza jaso zuen emakumeak Ertzaintza iritsi aurretik.

GazteArtean: Hamarkada bat artista gazteen lana sustatzen

GazteArtean Expo programaren balantzea egin dute gaur; hamarkada batean 30 artista gazteren lana sustatu du.

'Baginaren bakarrizketak' umore-ikuskizuna, CBAn

Ostiral honetan, hilaren 16an, Ainhoa Etxeberriaren, Itziar Urretabizkaiaren eta Intza Alkainen umorea izango da protagonista CBAn.

'Kontsumitu bermearekin. Erosi Irunen' kanpainan izena emateko azken eguna hilaren 20a izango da

Otsailaren 10etik martxoaren 26ra bitartean, egitasmoaren parte diren dendetan txartelak banatuko dira bezeroen artean.

Irungo 87 dendak bat egin dute euskararen alde

Euskara sustatzeko eta ikusarazteko 'Euskaraz barra-barra' programa abiarazi du dendetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan.

Asteburu borobila Super Amara BAT taldearentzat

Taldekako hainbat podiumera igo dira Pista Estaliko Gipuzkoako Txapelketan, eta Euskadiko Kross Txapelketan ere emaitza onak lortu ditu.

2026 urte berriko squash txapelketa egin dute Artalekun

Larunbatean eta igandean squash txapelketa egin zuten, eta emakumeak nagusi izan dira aurtengo edizioan hamabi parte hartzailerekin.

Zinemazaleek eta itsasozaleek itsaspeko zinemaz gozatzeko aukera izango dute Amaia KZn

Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa Irunen izango da, eta urtarrilaren 14an, 15ean eta 16an hainbat proiektu aurkeztuko dituzte.

Irugurutzetako labeen proiektua FITUR azokan aurkeztuko dute

Interpretazio Zentro berritzaile berria eraikiko dute hiriaren meatzaritza- eta industria-iragana erakusteko.

Oiasso museoak 44.000 bisitari izan ditu 2025ean

Museoak errekor historikoa izan du 20. urteurrenean, horietatik herena (14.000 pertsona inguru) irundarrak izan dira.

Smurfit dokumentala, Irungo Kabigorrin

Cajibioko nekazarien erresistentziak Euskal Herriko aurkezpen bira egingo du, eta bertan egondako kideak hilaren 22an izango dira Irunen.

Urteari hasiera borobila eman dio Zaisa Txingudik

Mugaldekoek ez diete aukerarik eman Uribealdeari (43-0), eta hasieratik amaierara erritmo altua mantentzea lortu dute.

Gehiago