Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

GazteArtean: Hamarkada bat artista gazteen lana sustatzen

GazteArtean Expo programaren balantzea egin dute gaur; hamarkada batean 30 artista gazteren lana sustatu du.

Ikerne Zarate Gartziarena
Irun
2025/10/28

GazteArtean Expo programak hamarkada bete dut martxan jarri zutenetik, eta balantzerako tartea hartu dute. Helburu argi batekin jarri zuten martxan azaldu dutenez, artista gazteen lana eta sorkuntza sustatzea, eta behar bezala bete du egitekoa. Izan ere, hamarkada batean, 39 izan dira Martindozenea Gaztelekutik pasa diren tokian-tokiko artista gazteak. Hamaika diziplinetan ari dira horiek, gainera. Bertan aritu direnak Cristina Juaniz-Micrisantemo, Maialen Arozena, Sarah Grandes-Hache, Nestor Otaño-Nexgraff edo Oihane Pardo-Amarenak, besteak beste.

Sandra Caballero Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak eman ditu datu horiek gaur egindako agerraldian eta nabarmen jarri du programa bultzada dela euren proiektuek argitara ateratzeko tokiko artistentzat, “euren lana ezagutzera emateko aukera ezin hobea da, eta gainera, Irungo nerabe eta haurrengan eragitea dute erakutsitako lana gerturatzeko antolatzen diren tailerren bidez”. Ideia trukaketa hori oso  positiboa dela gaineratu du udal ordezkariak, “askotan inspirazio iturri baita eremu honetako artisten etorkizunera begirako erakusketetarako”.

GazteArtean Expo programak herritar gazteenen sorkuntza eta jakin min artistikoa garatzeko bide lagun izan nahi du, “artista gazteen eta herritar gazteenen arteko ikasketa partekatua sustatu nahi dugu, parte hartzea bultzatuz, artea lanabes hartuta”. Programaren gakoetako bat Martindozeena gaztelekuarekin duen lotura dela adierazi dute gaurko agerraldian, artista gazte guztiek tailerrak egin baitituzte bertan nerabeekin: “Tailer horien bidez artista bakoitzaren sorkuntza lana ezagutzeko aukera izatearekin batera, sorkuntza bidearen errelatoa entzutea ere badute, balioak, zein bizi eta lan ibilbideak ere. Hori horrela, inspirazio iturri bilaka daitezke hastapen fasetan diren talentu berrientzat”.

Ane Gomez hondarribiarraren erakusketa

Une honetan Ane Gomez hondarribiarraren erakusketa da zabalik Martindozenean; azaroaren 14ra arte izango da ikusteko aukera. Xehetasuna du oinarri erakusketak, lan handiago batetik aukeratutako zati txikiak handituta sortuak, “minimoan  unibertso abstraktua aurkitu du, ikusgarri eta autonomo bilakatuz. Ez da sortutako lana, bere baitan  berraurkitutakoa baizik”.

GazteArtean Expo KREA oprogramaren barruko lan ildo garrantzitsuena dela ere azaldu dute gaurko agerraldian, “tokiko talentuak sustatzea du helburu KREAk eta horretarako lehen esperientziak jartzen ditu sortzaileen eskura”.

 

 

GazteArtean Expon aritu diren sortzaileak

• 2015: Iñaki Frotun eta Oier Gil.
• 2016: Malmö, Maite Rosende, Pili Aguado, Maialen Arocena, Jone Superhero, Mikel Etxeberria eta Marcos Navarro.
• 2017: Marifix Arias, Udane Juaristi, Joseba Larratxe, Jon Juarez, Litle Maddi, Amarenak eta Olaia Martínez.
• 2018: Jessica Martín, Berskate, Telmo Iridoi, Andrea Escargot, Miriam Loidi eta Irrimarra.
• 2019: Ana Lupe Iridoi, Josu González, Sandra Garayoa, Blai Pasaia eta Alaia Gaztelumendi.
• 2020: Ibon Azpilikueta, Andrea Costas eta The Local SS.
• 2021: Amlu eta Micrisantemo.
• 2022-23: Sarah Grandes, Ainara Azpiazu, Nextor Otaño, Emilie Filgueira eta Anne Isi.
• 2025: Luis Tolosa eta Ane Gómez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.