
1936ko abuztuaren 9an faxistek Irun hartu zuten; Irungo suntsiketaren benetako kontakizunaren txostena aurkeztuko dute irailaren 2an.

Denboraldiko seigarren banderra lortu dute neskek, hau, etxean. Bigarren luzean 10 segundoko abantaila atera zioten Zarautzi, Euskotren ligako play off-etako postua gutxinaka bermatuz.

Bigarrena izan da Ama Guadalupekoa gaur Hondarribian izan den estropadan. Lehia bizia izan du Oriorekin, baina azkenean haiek irabazi dute

Gurdien desfilea egin dute gaur, eta milaka pertsona elkartu dira Irunen izaera euskalduna aldarrikatzeko.

1996ko gertakarien 30. urteurrenaren hartutako erabakia da Jaizkibel konpainiak iragarritakoa, 'Herriaren Alardea da' lelopean.

Urriko larunbatetan musika izango da protagonista nagusia; kontzertuak CBAn eta San Juan plazan izango dira, sarrerak dagoeneko salgai daude.

Aurten Gernikako Arbolan egingo dute garagardo azoka, bihar, eta janarekin eta edanarekin batera, hainbat gauza antolatu dituzte.

Asteburuan lau estropada izango dira Hondarribian. Larunbatean, KAE1 eta ETE ligak, eta igandean Euskotren eta Euskolabel.

Irailaren 7an ematen den Urrezko Intsignia nork jasoko duen jakiteko momentua geroz eta gertuago dago. Herritarren proposamenak jaso ondoren, hiru izenen artean dago aukeraketa.

Pertsona helduen mugikortasuna sustatzeko eta ohitura osasuntsuak hedatzeko xedearekin, aurrekontu parte hartzaileetatik ateratako proposamena da gauzatutakoa.

Udaltzaingoak Higer itsasargiaren ingurua kontrolatuko du, eta Ertzaintzak Jaizkibelgoa. Eremuak autoz betetzerakoan, ezingo da pasa.

Asteazkenetik 24ra bitarte egongo da izen ematea irekia, eta barrak abuztuaren 29tik irailaren 11raino jarri ahalko dira.

Arraun eguna jada ohitura bat da estropaden egunean. Asteburuan giroa izango da herrian, eta musika, noski, ez da faltako.

1936ko abuztuaren 11n bederatzi komunista fusilatu zituzten; 90. urteurrenean, Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak omenaldia eta bazkaria antolatu ditu.

Bihartik, hilak 7, igandera bitarte, Erdialdeko kaleetan trafiko aldaketak izango dira; Irunbus zerbitzuak ere hainbat aldaketa izango ditu.

Jeltzaleek salatu dute Abotsanitzek Santiago kalean hartutako erabakiaren alderantzizkoa egin dutela orain, kontraesan batean oinarrituz.

Aurten ez da bederatziurrenik izango irailaren 8an. Abuztuaren 30etik irailaren 7ra luzatuko dira Guadalupeko elizako hitzorduak

Ibilgailuetan dituzten desfibriladoreak erabili zituzten udaltzainek, korrikalariaren bihotza mugimenduan mantentzeko.

Oiartzunen egin zituen lapurretak, ostiralean. 23 urteko gizon bat da ustezko egilea, eta orain Irungo epaitegien esku geratu da.

Handitzen doa Fenomena jaialdia urtero. Nazioarteko musikaz gozatzeko eskaintza ederra bilakatu da.