
Irungo Txintxarri txarangak lehen urtea du kaleak girotzen, hamabost kidez osatutako txaranga da. Gazteak diren arren, kontserbatorioan ikasitakoa kalera ateratzen ahalegintzen dira emanaldi bakoitzean.

Herri bazkaria ekainaren 20an antolatzea aldebakarreko erabakia izan dela salatu du elkarteak, eta data adostu gabe egin izanak egun horretan antolatzeko arazoak izan dituzte.

Ostiral honetan, hilak 5, Elkarrizketa Feministak egitasmoaren baitan, Txarangora txarangak Erdialdeko kaleak alaituko ditu, 19:30ean hasita.

Bihar, 17:15ean hasiko dira eta jarduera ugari antolatuko dituzte asteburuan zehar adin guztietarako auzotarrentzat.

Egun osoko egitaraua ondu dute larunbaterako. Bazkari herrikoira joateko txartelak eskuratu beharko dira aldez aurretik.

11:30ean hasiko da Uranzu kalean eta 12:15ean bukatuko da Zabaltza plazan. Txaranga batek eta dantza talde batek goiza girotuko dute.

Europako inauteri ospetsuenetan izango dira Abiyuan txarangako musikariak. Igandean hegazkina hartu, eta astelehen eta asteartean Kolonia hiriko kaleak euren instrumentuekin girotuko dituzte.

Hondarribiko Abiyuanek hartu-emana antolatu du Valentziako L'Aixequella txarangarekin. Ostiralean elkar ezagutzeko aukera izango dute eta larunbaterako egun osoko festa iragarrita dago, herri bazkari eta guzti.

Bi egunez, Godella herriko (Valentzia, Herrialde Katalanak) Xaranga L'Aixequellak eta Abiyuanek berak herriko kale eta plazak girotuko dituzte. Larunbatean herri bazkaria egingo dute, denei irekia.

Irungo Udaleko Kultura arloak hiriko fanfarre eta txaranga guztiekin bilera deitu asteartean, abenduaren 4ean. 2013. urtean zehar izango diren ekitaldiak zehaztea da helburua. Bilkura, Ospitale Zaharreko Kultura eta Kirol arloan egingo dute, 13:30ean.