Bi urteren ondoren ziklo bat itxiko du ‘Bi arnas’ dokumentalak maiatzaren 17an Hondarribiko Muaran, 19:00etan. Zikloaz aritu da hasieratik proiektuan egon den Imanol Arzuaga.
Iratxe Sorzabalek pairatutako torturek ez zutela soilik harengan zauria eragin ikusarazi nahi du Muara Kultur Elkartearen ‘Bi arnas’ lanak. Euskal presoaren ama Nieves Diazek hartuko du hitza.
Egiari Zor fundazioa historian ikusezin izandako biktimen memoria aitortzeko argi-izpi bilakatu da. Askoren oinazearen sendabide izan daiteke egia: «Beste inork ez dezala jasan guk jasan behar izan duguna».
Espainiako Estatuak tortura sistematikoki erabili izan duela salatu dute, eta onarpena eta erreparazioa exijitu dituzte, "zauria itxi ahal izateko".
Torturaren Aurkako Egunaren harira (hilak 13), Kalera Kalera dinamikak zenbait jarduera antolatu ditu Irunen hilaren 13 eta 17rako.
Torturaren Aurkako Eguna izan zen atzo Euskal Herrian, Joxe Arregiren heriotzaren 31. urteurrenean. Egun hura gogoratzeko eta ordukoa berriro gerta ez dadin aldarrikatzeko, torturaren salaketa Errenteria-Oreretako Herriko plazaraino eraman zuten atzo (...
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) esan dutenez, 2010. urtean “63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako Poliziako kideek”. Aldi berean OAAMk eman dituen datuen arabera, azken 50 urteean 10.000 euskal herritarrek “jasan dute tortura”. Hala, horren kontrako jarrera agertzeko eskatu diete herritarrei, eta era berean, bihar (igandea) 13:00etan Doneztebe plazan egingo den torturaren kontrako elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete. Horrez gain, otsaila guztian zehar udaletxeko areto nagusian torturaren gaineko erakusketa jarrita dagoela gogorarazi dute. OAAMren ustez, Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da, “eta hori oztopatzeko Espainiako Gonernuaren arma nagusienetakoa tortura da”. Horregatik, azken aldian tortura kasuak handitu egin direla diote OAAMtik, “eta horrek, argiki, helburu politiko zehatz batzuei erantzuten die”. Irudian, gaur goizean Herribusen linean egin duten torturaren kontrako ekintzaren une bat.
Torturaren aurkako jardunaldiak antolatu dituzte San Pedron hilaren 17tik 19ra bitartean. Tortura Euskal Herrian izenburupean hitzaldia emango dute Iñaki Egañak, Victoria Mendozak eta Martxelo Otamendik, 19:30ean Proisan, eta ondoren, toki berean, to...
Tortura ardatz duen filma ostiralean proiektatuko da Landetxa Auzo Elkartean, 19:30ean. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.
Euskal presoak pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» sufritu zituenik, Gorenaren arabera.
Torturetan oinarritutako Iratxe Sorzabalen epaiketaren eta otsailaren 13ko Torturaren Aurkako Eguna dela eta, kalera irteteko deia egin du Sortuk igandean.
Torturaren Aurkako Egunean mobilizatzera deitu du Sortuk, tortura euskal independentismoaren aurka jarduteko «arma sistematiko» izan dela salatzeko. Irunen, 71 tortura kasu egiaztatu dituzte.
Euskal presoaren senideek azken urteetan pairatu beharreko egoera zailaz aritu da anaia. Matxoaren 25ko auzia ilun ikusi arren, ez dute amorerik emango.
Hilaren 26an epaituko du Parisko epaileak Iratxe Sorzabal irundarra; bere aurka Madrilek egindako euroagindu eskaerak ebatziko dituzte.
Torturaren Aurkako II. Topaketa asteburuan egingo dute Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena hil zenetik 30 urtera Esteban Muruetagoiena Oiartzungo anbulatorioko medikua hil zela 30 urte betetzen dira etzi. Urteurren borobil horren harira, Oiartzunen Torturaren Aurkako II. Topaketa egingo dute asteburuan. Ezker abertzaleak mezu argia zabaldu du: «Torturarekin eta errepresioarekin bukatu behar da». Agerraldia egin zuten atzo Donostian ezker abertzaleko hainbat kidek, topaketa aurkezteko. Iaz egin zuten lehenengoa Iruñean, eta aurten Oiartzunek hartuko du testigua. Muruetagoienaren urteurrenarekin lotu dute. Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak gogorarazi zuenez, 1982ko martxoan atxilotu zuten Esteban Muruetagoiena, eta «atxiloaldian jasandako torturen ondorioz hil zen». Barrenak gogorarazi zuenez, Espainiako Estatuak ez du inoiz eman atxiloketaren zergatiaren bertsio ofizialik, baina ezker abertzaleak argi dauka zein izan zen: «Argi dugu mediku jardunagatik atxilotu zutela. Izan ere, atxilotuek polizia etxeetan jasaten zituzten torturak salatu zituen». Ez antzinako kontua Barrenak, ezker abertzalearen izenean, torturaren erabilera salatu zuen. «Ez da antzinako kontua», nabarmendu zuen, «ezta polizia indarretako kide batzuek modu isolatuan eragiten dutena ere». Euskal independentismoaren aurkako tresna izan da tortura, ezker abertzalearen arabera, eta oraindik ere hala da: «Era sistematikoan erabiltzen dute, eta gogorarazi behar dugu azken hamarkadetan milaka euskal herritarrek salatu dituztela torturak». Torturaren ondorioz hildakoak gogorarazi zituen: Joxe Arregi, Esteban Muruetagoiena, [...]
Torturaren Aurkako II. Topaketa aurkeztu dute 10:30ean Donostian, ezker abertzaleko hainbat kidek. Pernando Barrena bertan izan da, esaterako, baita Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea ere. Topaketa hori asteburuan egingo dute Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena medikua zena hil zela 30. urteurrena betetzen denean. Hainbat ekitaldi izango dira, tartean, igandean 12:30ean ekitaldi nazionala izango da, Madalensoro pilotalekuan. Mezu argia eman dute ezker abertzaleko kideek: “Torturarekin bukatu behar da”.
Donostian aurkeztuko dute, 10:30ean. Pernando Barrena ezker abertzaleko kidea bertan izango da.