
Presoei elkartasuna emateko eta etxeratzea eskatzeko espetxeen erreketa egin dute Mosku plazan, eta bertan jendetza bildu da.

Euskal preso, iheslari, eta erbesteratuen aldeko Hondarribiko sostengu taldeak Sarek larunbaterako egindako deialdian parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Igande honetan, hilak 1, Izarrak marrazten antzezlana emango dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Durangoko Karrika taldearen ikuskizuna da, eta hiru presoren azalean sartuko dira, ziegan dituzten bizipenetan kontatzeko.

'Bateragune auzian' epaitu eta zigortu zituzten bost lagunek giltzapean jarraitu behar dutela dio fiskaltzak. Argudiatu du bost zigortuek ez diotela uko egin "armen erabilerari, ezta indarkeria gaitzetsi ere".

Oarsoaldeko lau alkateek larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdiarekin bat egin dute. 17:30ean aterako da.