Txikierdiri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean
Hogeita zazpigarren eguna beteko du gose greban gaur Txikierdik eta berekin batera Sevilla II espetxean dauden beste euskal presoek. Espetxean dituzten bizi baldintzak salatzeko hasi zuten borrokaldia urriaren 28an. Euskal preso oreretarrari eta Sevilla IIko gainontzeko presoei elkartasuna adierazi eta bizi duten egoera salatzeko , elkarretaratze iraunkorra egingo dure gaur 18:00etatik 20:00etara Niessenen. Gainera, goizean, herritik zehar auzolanean informazioa banatzen egongo dira presoaren hurbilekoak.
Osasun egoerak okerrera
Egunak aurrera doazen heinean, presoen osasun egoera okertzen ari dela Sevilla II espetxean salatu zuten asteazkenean Txikierdiren senide eta lagunek egindako agerraldian: “Muturreko borroka da honakoa, baina zoritxarrez horrelako erabaki bat hartzera behartuak izan dira, bestelako bideak eta aukerak agortu baitituzte”. Alta, duela 28 urtetik preso denetik, Txikierdik “oso bizi baldintza gogorrei” aurre egin behar izan diela zehaztu zuten haren hurbilekoek agerraldi horretan.