Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Espetxea eta erbestearen ondoren ere, babesa

http://youtu.be/Ixr9LsLnFyQ

admin
Bidasoa
2013/06/08
http://youtu.be/Ixr9LsLnFyQ Errepresaliatuak etxeratu eta gero zer? Galdera horren gainean gogoeta egin dute gaur eguerdian Harrera Elkarteak deituta hogei bat oiartzuarrek. Harreraren izenean aritu dira udaleko areto nagusian Jon Ugarte eta Juan Karlos Ioldi Harrerako kide eta preso ohiak, elkartearen aurkezpenean. Harrera, izaera nazionaleko elkarte asistentziala dela azaldu du Ioldik, eta helburua berriz, errepresaliatuak etxerako bidea egiten dutenean “laguntza eta babesa” eskaintzea dela gaineratu du Ugartek: “Izan ere asko hitz egiten dugu presoek bizi duten egoeraz espetxe barruan edo erbesteratuez, baina etxera itzultzen direnean, egokitzeaz, dituzten beharretaz ez dugu hitz egiten”. Harreraren bidez beraz, etxeratzerakoan errpresaliatuek izan ditzaketen beharrak asetzea bilatzen dute, neurri batean bederen: “Osasun arazoak direla, hainbat tramite kudeatzeko garaian, edo lan munduan integratzen laguntzeko”. Izan ere, 30urte kartzelan eman dituen lagunak utzi zuen herria eta espetxetik aterata aurkituko duena ez dela bera izango nabarmendu du Ugartek, “lagundu egin behar zaio”, gaineratu du. Errealitate horri erantzuteko antolakuntza iraunkorra sortzeko beharra zegoela ikusi zuten hainbat preso ohik. Xede horrekin,  sortu zela Harrera orain urte bete azaldu dute Ioldik eta Ugartek. Elkarte hori Euskal Herriko herri guztietara zabaltzeko lanean ari dira orain, eta horretarako gaurko Oiartzungo hitzaldiaren antzekoak Oarsoaldea zein Bidasoko gainontzeko herrietan antolatzeko asmoa azaldu dute, “zertan ari garen jakinarazteko tokian tokiko herritarrei eta babesa jasotzeko, zein baliabide ekonomikoak lortzeko”. Elkarteak hiru zutoin dituela agertu dute halaber. Lehenak, koordinazioari eskainitakoak, herrika eta auzoka  preso ohiak zein egoeratan dauden detektatzeko lanean dihardu. Arlo Administratibo juridikoaz arduratzen da bestea: “Subsidioa jasotzeko egin beharrekoak, osasun txartela tramitatu edo gida baimena berritzeko zein urrats eman behar dituzten azaltzen diegu bertatik”. Hirugarrena eta azkena, lana eta formazioaz arduratzen dena da. Helburuez ere aritu dira, “3.000 bazkide beharko genituzke”. Bidean dira, baina oraindik orain ez dute lortu, eta horren harira konpromisoa eskatu diete Oiartzunen bildutako lagunei: “Urtebetean 1.300 bazkide lortu ditugu eta ez da gutxi, baina oraindik falta da 3.000 horietara iristeko”. Bazkidetza egiteko esku orriak ere banatu dituzte hitzaldian bertan. Bazkide izan nahi dutenek hura bete eta Oiartzungo preso ohi bati eman beharko diote harek bidera dezan. 60 eurokoa da urteko kuota.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.