Larri gaixo dauden presoei buruzko hitzaldia, ostegunean
Herrirak antolatuta, gaixotasun larriak dituzten euskal presoen inguruko hitzaldi bat emango dute, ostegunean, 19:30ean, Reina aretoan. Jaiki Hadi euskal presoen asistentzi medikua bermatzen duen elkarteko hiru kidek parte hartuko dute: Fernando Arburua, Oihana Andueza eta Oihana Barrios.