Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Euskal gizarteak geldi dezake bake prozesua arriskuan jartzen duten eraso horiek"

Oarsoaldeko lau alkateek larunbatean Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdiarekin bat egin dute. 17:30ean aterako da.

admin
Bidasoa
2014/01/09
Urtarrilak 11rako alkateen deialdia 2

Mendoza, Zabalo, Perez de San Roman eta Canok manifestaziorako deialdia egin dute.

“Bakea eta irtenbideari atea ireki beharrean, Espainiako Gobernuak kolpe batez itxi nahi izan du”. Oarsoaldeko lau alkateen hitzak dira, EPPK-ren zortzi bitartekarien atxiloketaren harira. “Bake prozesua arriskuan jartzen dituzten eraso horiek euskal gizarteak soilik” gelditu ahal dituela gaineratu dute. Zentzu horretan, garrantzitsutzat jo dute etzi Bilboko manifestaziora joatea. 17:30ean abiatuko da, Tantaz tanta euskal presoen eskubideen alde lelopean. “Herriaren etorkizun baketsua oinarri sendoen gainean” eraikitzeko, “urratsak ematea denei” dagokiela adierazi du Julen Mendoza Errenteriako alkateak, denen izenean. Eragile politiko eta instituzio diren aldetik, konponbidearekiko euren ekarpena egin nahi izan dutela gaineratu du. Iaz egin bezala, aurten ere Oarsoaldeko lau alkateek bat egin dute euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio deialdiarekin. Gaur egindako agerraldian egin dute hara joateko deialdia. Errenteria-Oreretako, Lezo eta Oiartzungo alkatea (Mendoza, Ainhoa Zabalo eta Aiora Perez de San Roman, hurrenez hurren) izan dira bertan, eta Pasaiako ordezkari gisa Juanra Cano alkateordea joan da, Amaia Agirregabiria alkateak ez duelako joaterik izan, Trintxerpeko sutearen ondorioz. 23 preso, bakarra Euskal Herrian Mendozak gogorarazi duenez, 23 dira espetxean diren Oarsoaldeko preso politikoak, eta bakarra dago Euskal Herrian: Aitzol Gogorza oreretarra. Bera da salbuespen egoeran dagoenetako bat, larri gaixo baitago, beste hamabi euskal presorekin batera. Zigorraren hiru laurdenak, berriz, beteak dituzte dagoeneko Juan Karlos Estevez Melli eta Marina Bernado oreretarrek eta Imanol Iparragirre, Gorka Zulaika eta Balbino Saez pasaitarrek. Aurten zerrenda hori murriztu da, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina atzera bota zuelako. “Bake integralaren, elkarbizitza demokratikoaren eta giza eskubideen alde urratsak emateko aukera eta bultzada gisa ulertu beharreko erabakia” dela nabarmendu du Mendozak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.