
Hasierako ideiari fidel izanik bere bidea egin eta egonkortzea lortu duen jaialdia da Fenomena. Hamargarren urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek.

Mundu bira auzora, Moskura ekarriko du Muguruzak abuztuaren 14an. Toki eta data seinalatua da musikariarentzat arrazoi askogatik, tartean, Iñigo anaiagatik.

Bentako kontzertu nagusien zein bestelakoen berri eman du Hondarribiko Udalak. Kasino Zaharrean, gazteenentzako jarduerak.

Mugikortasun urria duten pertsonentzat plataforma goratu bat ezarriko dute, eta Ficobako musika, ordu eta egun zehatzetan, kendu egingo dute.

'Bizi Gogoz' programak iaz izan zuen lehen edizioa, eta aurten ere zenbait tailer emango ditu ekainetik aurrera. Hiru gairen inguruko tailerrak antolatu dituzte: musika, idazketa, eta sexualitateari buruzkoak.

Parte hartu bahi duten abesbatzek maiatzaren 5era arteko epea dute izena emateko.

Birkit eta Onavibe taldeek girotuko dute larunbat honetan Psilocybe Eneako aretoa nagusia. 20:00etan hasiko dira kontzertuak.

Kobazuloan bizi ohi dira saguzarrak, eta horien antzera aritu da bere lehen lana sortzen bere etxeko koban Saguxar musikari eta ekoizle irundarra. Autoekoitzi egin du, eta dream pop edo shoegaze generoetara gerturatu da.

Erabat autoekoitzitako diskoa kaleratu du musikari eta ekoizle irundarrak. Hona, bideoan, biharko elkarrizketaren aurrerapen bat.

17:30ean abiatu da inauterietako kalejira. Piraten, itsas lamien, olagarroen eta itsasoko beste hainbat izakiren artean jo dute Kaxianoren 'Itsasontzi baten' abestia.

Aurtengo zikloak hiru jarduera izango ditu, den-denak Oiasso Museoan. Santa Zezilia eguna denez, Greziako musika garaikidea goratuko dute.

Suite Seda eta Arima Soul taldeek kontzertua egingo dute 21:00etan; sarrerak salgai dira, 5,50 euroan.

Bossa nova, jazza, rocka, neosoula edo pop elektronikoaz gozatzeko kontzertua eskainiko du Cullak. Eskola kalean izango da, gauez.

Folkesi talde irundarrak kontzertua emango du Eskoleta kalean, gauez.

Larunbat gaueko topo zerbitzua bikoiztu egingo da, eta jende gehien espero den orduetan zerbitzua are gehiago indartuko da.

15 urte besterik ez dituen arren Waterlooko Musica Mundi Schoolen (Brusela) ikasten du irundarrak. 8 urterekin hasi zen biola jotzen.

Leipizg-eko Amacord ensemble taldeak zabalduko du 41. Eliz Musika Zikloa. Itxiera, berriz, Hondarribiko Xatz eskifaiaren esku izango da.

Hondarribiko artistei zuzendutako 6.000 euroko bi beka eskaintzen ditu Hondarribia Sormen Hiriak. Apirilaren 5era arte izango da beka eskatzeko aukera.

'Giza Zarata' taldearen zazpigarren diskoa aurkeztuko dute Amaia KZn. Sarrerak zortzi euroan eros daitezke.

Bederatzi taldek parte hartuko dute 2025eko Bertsio Gaban. Sarrera doakoa da. Bestetik, Itxeki VLC Fest-en harira egindako elkartasun rifen zozketako irabazleak jakinarazi dituzte.