Hopper Band eta JAC Electric taldeen kontzertuak, CBAn

Larunbat honetan, hilaren 17an, Hopper Band eta JAC Electric CBA hankaz gora jarriko dute 21:00etatik aurrera.

Musika ekitaldi bikoitza izango dute larunbat honetan, hilaren 17an, CBAn. Hopper Band talde donostiarrak eta JAC Electric blues-rockeko hirukoteak kontzertua eskainiko dute 21.00etan. Eszenatokira igotzen lehenak donostiarrak izango dira, eta ordubeteko kontzertuan Margenes Habitables (2025) azken lana aurkeztuko dute. JAC Electric taldeak ere aurkezpen-kontzertua indartsua izango du, eta entzule guztientzako aproposa izango dela adierazi dute antolatzaileek. Sarrerak udal webgunean eros daitezke, 5,65 euroan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.