Onavibe taldeak disko berria aurkeztuko du Psilocybe Enean

Birkit eta Onavibe taldeek girotuko dute larunbat honetan Psilocybe Eneako aretoa nagusia. 20:00etan hasiko dira kontzertuak.

Birkit eta Onavibe taldeak Psilocyben arituko dira larunbat honetan. Onavibe lau kidek osatutako taldea da eta hainbat musika estilotan oinarritutako “doinu berri eta garbiez” osatutako abestiak dituzte. “Rock musika motako riff eta erritmoetatik abiatuz, beraien musika Soularen eta Poparen arteko nahasketa bat da” azaldu dute Psilocybe elkarteko kideek.

Arturo Jimenez, Francisco Javier Aizpurua, Borja Alberdi eta Vanessa Martin 2023an ezagutu ziren eta Psilocybe Elkarteko kide zirela ekin zioten abestiak osatzeari. Aurten, Mio izeneko diskoa argitaratu dute eta larunbatean bertako abestiak joko dituzte.

 
Birkit, berriz, Birkite Alonso bakarlariak 2017an hasitako proiektua da. Egun Birkite Alonsok Mikel Palenzuelak, Patxi Agirrek eta Claudio Pavanek osatzen dute taldea eta 2024an Erosen heriotzak diskoa argitaratu zuten.
 
Larunbatean 20:00etan hasiko dira kontzertuak. Sarrerak aurrez erosita 7 euroko kostua dute (Ttopara kafetegian, Etxeberria eta Basque tabernetan eta BloodyMary disko dendan edota online eros daitezke), eta aldiz, egunean bertan erosi ezkero 10 euroko kostua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.