Orientazio proba igandean lehiatuko da, Erlaitz inguruan. Lehiaketa zentroa 09:30ean irekiko da, eta lehen irteerak 10:00etan izango dira. Izen-emateak ostegunean itxiko dituzte, 22:00etan.
Aiako Harria Parke Naturaleko informazio guneak iragan igandean itxi zuen sasoia, irteera batekin. Aurten 1.126 bisitari pasa dira irekia egon den 45 egunetan. Orain atseden hartuko dute, Aste Santura arte.
Txangoak sei izango dira ekainaren 19tik urriaren 9ra arte, eta hainbat gai landuko dituzte. Marrazketa ikastaroa, berriz, ekainaren 5ean izango da.
Larunbatetik (hilak 6) aurrera, Aiako Harria parke naturaleko Lapurriturri informazio guneak ohiko eskaintza berreskuratuko du.
Aurtengo denboraldiaren inguruko balorazio oso positiboa egin dute udalak eta Behemendi elkarteak. 1.652 bisitari jaso ditu 2019 urtean zehar.
Lapurriturri Informazio Puntuak denboraldiko hirugarren irteera berezia antolatu du datorren uztailaren 6rako (larunbata).
Maiatzaren 5ean egingo dute mendi irteera. Maiatzaren 3ra bitarte izena eman daiteke, Irungo Udaleko webgunean edota 010 telefono zenbakira deituz.
Lapurriturriko Informazio Puntuak, hilaren 22rako, onddo eta perretxikoak non eta nola bilatu ikasteko jardunaldia antolatu du.
Ekainaren 4rako, Lapurriturri Informazio Puntuak beste jarduera berri bat antolatu du.
Udaberria marraztuko dute Lapurriturrin. Margoketa jarduera egingo dute larunbatean, bertako koloreak jasotzeko.
Lapurriturri informazio puntuaren ikasturte honetako balantzea egin du udalak. 54 egunez egon da irekita eta 388 informazio eskaera egin dira.
Inguruan aurki daitezkeen onddoak ezagutzeko ibilbide gidatu bat antolatu dute urriaren 12rako, 11:00etatik 12:30era. Izen emateak hilaren 30etik urriaren 7ra bitartean egin behar dira.
Gure lagun zuhaitza izeneko ibilbidean parte hartzera deitu dituzte 8 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei.
Azken bi hilabeteetan 150 lagun gerturatu dira Aiako Harriko informazio puntura, iaz baino 49 pertsona gehiago.
Bereziki 6 eta 10 urteko haurrei begirako tailerra antolatu du Lapurriturrik, hilaren 17rako.
8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako irteera antolatu du Lapurriturriko informazio puntuak. Ekainaren 15ean izango da.
Aiako Harria Parke Naturalaren informazio puntua, hilaren 28tik apirilaren 1era egongo da irekita.
Alkateak eta udalbatzako hainbat kidek mugarriak ikuskatzeko ibilbidea egin dute gaur. Laugarren bidea osatu dute, Lapurriturri eta Santiagotarrak lotzen dituena.
Jenderengan izandako "harrera beroaren" ondoren, 'Polinizatzaileen pista jokoa' jarduera berreskuratuko dute hilaren 30ean, 11:00etan. Izen-emateak hilaren 16tik 27ra egin behar dira.
Aiako Harriko informazio puntuak 'Mineralen tailerra' jarduera antolatu du hilaren 16rako. Izen-emateak hilaren 2tik 13ra bitartean egin behar dira.