Lapurriturriko informazio puntua Aste Santuan zabalik
Aiako Harriko Parke Naturalean dagoen Lapurriturriko informazio puntua bihartik (osteguna) hilaren 21era arte izango da zabalik.

Aiako Harriko Parke Naturalean dagoen Lapurriturriko informazio puntuak bihar zabalduko ditu ateak eta hilaren 21era arte izango da irekita informazioa emateko parke naturalaren gainean. Goizez ariko dira bertan, 09:30etik 13:30era.
2007an inauguratu zuten informazio puntua eta irungo Udalak kudeatzen du. Aste Santuko jaiegunetan ez ezik, ekainetik urrira ere zabaltzen dute asteburuetan, jaiegunetan eta zubietan. Udan, Irungo bizilagunek nahi bisitariek inguruko balio historiko, kultural eta naturalak ezagutu ahal izango dituzte, gaika antolatutako jardueren bidez.