Besarkada solidarioen bidez lapurreta egitea egotzita atxilotu dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du, antzeko beste zenbait delitutan parte hartu duten egiaztatzen ari baita Ertzaintza.
Irungo kaleetan barrena segika ibili ondoren, lapurturiko kotxe batean zihoan 43 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak.
Hilaren 22, 23 eta 24ko gauean egin zituzten lapurretak, eta azken urtean, guztira, sei izan dira. Lakaxitaren arabera, hainbat neurri hartu dituzten arren lapurretak ekiditeko, lapurrek barrura sartu ahal izan dute material, gailu eta dirua eramanez.
Oraindik ez dute zehaztu zerbait ostu duten eta ez dute argitu lapur bakarra zen edo gehiago ziren, ez eta ihes egitea lortu ote duten ere.
Larunbat gauean izan zen lapurreta. Gaztetxeko leiho bat bortxaz ireki zuten.
Indarrez egindako lapurreta delitua leporatu diote gizonari, eta gaur bertan epailearen esku utzi dute.
Dagoeneko epailearen esku utzi dute atxilotutako 24 urteko gizona.
Hilaren 28an bi etxebizitzetan lapurtzeagatik espetxeratu dute 28 urteko gizona.
Erasoa beste bi pertsonekin egin izana leporatu dio Ertzaintzak eta besteen bila dabiltza. Erasotua bizikletan zebilen eta jasotako kolpeagatik ospitalera eraman zuten.
Bi kasuetan etxe jabeak etxean ziren, eta lapurretan ari zen pertsonarekin egin zuten topo.
Larunbat goizaldean izan zen gertakaria. Ertzaintzaren arabera, neska batek lepoan zeraman katea indarrez tiratu zuen ustezko lapurrak, eta ihes egin zuen.
Lapurrek butroiaren teknika erabili dute banketxera sartu ahal izateko. Langileek eman diote abisua Ertzaintzari, 07:00ak aldera, lantokira iristean.
51 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Ertzaintzak ardotegi batean kalteak eragin eta lapurtzea leporatuta.
Luis de Uranzu kaleko jantzi denda batean antzeman dute, bertatik aldendu nahian ari zenean. Jabeek dendan gordeta zuten diru zorroa aurkitu dute ertzainek inguruko lorategi batean.
Lehenengo lapurreta asteazken gauean izan zen, 22:00ak inguruan, Erdiko Kalean. Laban batekin mehatxatu zituen bi emakume eta laguntzera joan zitzaien gizon bat. Bigarren lapurreta 02:30ean izan zen, Musika Plazan, eta poltsa bat lapurtzeaz gain, bikote bat mehatxatu zuen.