Gazte bat atxilotu dute lepoko bat indarrez lapurtu ondoren

Larunbat goizaldean izan zen gertakaria. Ertzaintzaren arabera, neska batek lepoan zeraman katea indarrez tiratu zuen ustezko lapurrak, eta ihes egin zuen.

Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak gizona.

Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du indarrez lapurreta egitea egotzita. Ertzaintzaren arabera, larunbat goizaldean izan zen gertakaria, Irungo alde zaharrean. 03:20 aldera gizon bat hurbildu zitzaion biktimari, eta hitz egiten hasi zitzaion. Bat-batean, indarrez tira egin, eta lepoan zeramatzan zilarrezko katea eta zintzilikarioa kendu zizkiola azaldu du Ertzaintzak.

Biktimak handik zegoen Ertzaintzaren patruila bati jakinarazi zion gertatutakoa, eta inguruan deskribapenarekin bat egiten zuen gizon bat topatu zuten, eta frogak egin ostean, atxilotu egin zuten. Atzo bertan epaitegien esku utzi zuten atxilotua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.