Lannahi egitasmoaren helburua da langabezian dauden pertsonen artean euskararen ezagutza sustatzea, euskaltegian eskainiko diren doako euskara eskolen bidez. Izena emateko azken eguna hilaren 7a da.
Mende erdia bete berri du Plaiaundi ikastetxeak. Lanbide Heziketako hamahiru ikasketa ziklo eskaintzen dituzte, enplegagarritasun handikoak. Programazio zabala osatu dute urteurrena ospatzeko.
Jardunaldia antolatu du Bidasoa Bizirik garapen agentziak abenduaren 1erako, ekintzailetzaren inguruko diru laguntzez informatzeko.
Urtarrilean ekin zion lanari ingurumena lehengoratzeko brigadak. Epe luzeko langabeak dira, baina «ahalduntzen» ari direla uste dute arduradunek. Orbela baino zaborra garbitzen dutela deitoratu dute.
Lanbidek luzatutako 1.904.177,42€ erabiliko ditu udalak sektore publikoko eta hirugarren sektoreko entitateetako aldi baterako kontratazioak burutzeko, baita enpresei orain indarrean dauden kontratuekin laguntzeko.
Arkitekto, administrari eta erdi mailako teknikari lanpostuak urtebetez betetzeko kontratazioa abiatu du udalak.
Azken hilabetean langabezia gehien hazi den eskualdeen artetik bigarrena da Bidasoa.
Erreka inguruak eta bide bazterrak garbitzean datza ekainera bitartean kontratatutako brigadaren lana.
Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren babesean burutuko ditu kontratazioak udalak; hondarribiarrak izatea eta langabezian egotea daude bete beharreko baldintzen artean.
Batetik, 539.000 euro bideratuko dituzte behin-behineko 44 kontratu berri egiteko, eta bestetik, 372.000 euroko diru laguntzak emango dituzte enpresek kontratu berriak egin ditzaten.
Euskal Herriko enplegu azoka esanguratsuena Ficoban egin da aurten. Garapen agentziak enplegua sustatu eta kudeatzen dituen ikastaroen eta ekintzailetza zerbitzuaren berri eman du.
Bi administrariren, bi margolariren, bi peoien, eta elektrikari baten bila dabil Hondarribiko udala. Lanbiden eman beharko da izena.
Erdi mailako teknikari bat, taldeko arduraduna, eta bost langile kontratatuko dituzte; itsasertzean eta erreketan garbiketa lanak egitea da helburua.
Lanbidek lanpostuak sustatzeko duen programarekin bat doa udalak gaur aurkeztu dituen 19 lanpostuak.
Udaletik diotenez, enpresa horiei aldi baterako kontratuak lortzeko lagungarri den programa izango da, eta ere berean langabezian dauden herritarrei bultzada emateko.
Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak eta Erletxea egitasmoak mobilizazioa iragarri dute biharko (12:00etan, Zabaltza plazan).