Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Berrogeita hamar urte gehiago izan daitezela

Mende erdia bete berri du Plaiaundi ikastetxeak. Lanbide Heziketako hamahiru ikasketa ziklo eskaintzen dituzte, enplegagarritasun handikoak. Programazio zabala osatu dute urteurrena ospatzeko.

Argazkia: Plaiaundi ikastetxea.
Mikel Del Val
Irun
2023/01/20

Zorioneko da Plaiaundi ikastetxea, hilaren 8an bete baitzituen berrogeita hamar urte. Mende erdia pasa da jada euren jarduna abiatu zutenetik. 1973ko urtarrilaren 8a zen, ikasturte erdian, Mendibil parkean zegoen Etxeandia eraikinean, 120 ikaslerekin.

Santi Rodrigo da zentroko egungo zuzendaria, eta Plaiaundi sortu zeneko arrazoiez mintzatu da: «Hasierako zuzendariek esaten dutenaren arabera, bi arrazoik bultzatu zuten zentroa abiatzea. Alde batetik, garaiko gazteei ikasketa ezberdinak emateko aukera eskaintzea; eta bestetik, Irungo kanpo merkataritzaren sektorearen gorakada aprobetxatzea. Bi helburu horiek elkartuta sortu zituzten Lanbide Heziketako ikasketak Plaiaundin».

Proiektuaren zimenduak eraikita, ikastetxea hazten eta sendotzen joan zela adierazi du Rodrigok. 120 ikasleak 1.200 ziren zentroaren bigarren hamarkadan. Ikasle kopurua handitzen ari zenez eta leku gehiagoren premia zutenez, Anakako eskola publikoetara lekualdatu ziren. Azkenik, 1980an, Anaka utzi eta egungo kokalekuan errotu ziren, Plaiaundi Parke Ekologikoaren aldamenean. Zentroak, egun, 730 ikasle eta 94 irakasle ditu, eta ikastetxeak dituen hiru eraikinetan bideratzen dute euren eguneroko jarduna.

Fokua Lanbide Heziketan

Goranzko bilakaera horren seinale da ikastetxearen egungo egoera. Plaiaundik Lanbide Heziketan oinarritutako ikasketak eskaintzen ditu. Orotara, hamahiru ziklo dituzte, Erdi Mailako lau eta Goi Mailako bederatzi, hizkuntza eredu ezberdinetakoak. 32 dira guztira zentroak dituen taldeak, eta adar hauetako ikasketak eskaintzen dituzte: Informatika, Osasungintza, Administraritza, Merkataritza eta Garraioa, eta Kultura eta Zerbitzuak.

Baina Lanbide Heziketako ikasketez gain, formakuntza saioak ere eskaintzen dituzte arratsaldetan, Lanbiderekin batera elkarlanean. Hortaz, arautua ez den formazioan ere murgiltzen dira Plaiaundin. «Lanbidek langabeentzako eta lanean daudenentzako saioak eskaintzen dizkie ikastetxeei, konpetentziak hobetzeko. Guk gure adarrak aukeratzen ditugu eta dauden beharrei erreparatzen diegu», jakinarazi du ikastetxeko zuzendariak.

Plaiaundik ikasleei eskaintzen dienaren inguruan galdetuta, Rodrigok argi du erantzuna: enplegagarritasun handiko zikloak. «Enpresek eta ikasleek eskualdean nahi dutena kontuan hartuta, orokorrean oso azkar lortzen dute lana hemendik ateratakoan, zuzenean doaz lan mundura», gaineratu du zuzendariak.

Mende erdia beteta, Rodrigok «beste berrogeita hamar izan daitezen» nahi du, eta epe motzean dituzten helburu eta proiektuak azaldu ditu, etorkizunera egokitzeko gakoak izango direnak: «Espero dugu ikastetxe integratua izatea. Zentroa ere birmoldatu nahi dugu. Instalazioak berritu behar ditugu eta hemendik lauzpabost urtera espero dugu Plaiaundi berri bat erakustea».

Ospakizun sorta zabala

Hilabetean zehar joan dira dagoeneko urteurrena ospatzen, baina ekitaldiak ez dira hor etengo, ospakizun ofizialak maiatzean egingo baitituzte. Dena den, zerbait aurreratu du zuzendariak: bisitak egingo dituzte ikasle eta irakasle ohientzako, promozioak elkartzeko webgune bat osatuko dute, aldizkari bat sortuko dute, eta langile ohiekin bazkari bat egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.