Langileak kontratatzeagatik laguntza jasoko dute hiriko enpresek

Udaletik diotenez, enpresa horiei aldi baterako kontratuak lortzeko lagungarri den programa izango da, eta ere berean langabezian dauden herritarrei bultzada emateko.

Irungo udaletxea

Irungo Udaleko Hiri Bultzada sailak jarri du martxan programa.

Irungo Udalak, Hiri Bultzada sailaren bitartez, hiriko enpresei bideratutako deialdi berri bat kaleratu du. Udaletik diotenez, enpresa horiei aldi baterako kontratuak lortzeko lagungarri den programa izango da, eta ere berean langabezian dauden herritarrei bultzada emateko. Deialdirako, Lanbideren laguntza jaso dute. 102.000 euroko aurrekontua dute programarako. Enpresek sinatutako kontratu bakoitzeko 6.000 euro arte jasotzeko aukera izango dute (kontratuak 2018ko bigarren seihilekokoak beharko dute), eta gehienez bi kontratu onartuko dituzte enpresa bakoitzeko. Kontratuak jardunaldi osokoak izango beharko dute, eta gutxienez 3-6 hilabete bitarteko iraupenekoak. Diru laguntza jasotzeko interesa duten enpresek hilaren 31ra bitarte dute epea eskaera egiteko, udalaren webgunearen bitartez edota HAZ bulegoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.