Bi administrariren, bi margolariren, bi peoien, eta elektrikari baten bila dabil Hondarribiko udala. Lanbiden eman beharko da izena.

Hondarribiko udalak zazpi kontratazio berri egingo ditu: bi administrari, bi margolari, bi peoi, eta elektrikari bat. Interesdunek, Lanbideren orrira jo beharko dute, izena emateko. Kontratazio hauek “hiritarrei ahalik eta zerbitzu egokiena emateko asmoz” egingo dituzte.