Hilaren 30 goizean elkartasun keinu moduan olibondo bat landatuko dute Hondarribian. Eguerdian Haweia eta Kemen dantza taldeen arteko topaketa egingo dute.
50. urteurrena ospatuko du bihar Bidasoko Kemen Dantza Taldeak Irunen. Sustraiak iraganean ederki errotuta dituen arren, garai eta aldarrikapen berrietara moldatzeko apustua egiten ari da.
Mende erdia pasa da dantza taldea sortu zenetik, eta urtemuga esanguratsu hori goratzeko, egun osoko jaialdia antolatu dute. Kemeneko kideek taldearen parte izan diren dantzari, musikari eta bidelagunekin ospatu nahi dute egun handia.
Datorren maiatzaren 2tik 6ra dantzan jarriko du herria Kemen taldeak. Dantzaz gain, bestelako ekintzak ere antolatu dituzte.
Irungo kale eta plazak dantza eta kolorez bete dituzte Kemen Dantza Taldeko txiki zein helduek. Ohiko desfilea egin dute hirian barrena.
Lantzeko inauteria Irunera iritsi da gaur Kemen dantza taldearen eskutik. Miel Otxin epaitu, eta sutara bota dute azkenean.
Ohiko desfile zein konpartsez gain, tokian tokiko tradizioak eta kondairak berreskuratzen dituzte hainbat herritan inauterietan. Hona hemen Oarso Bidasoko zenbait berezitasun.
Urteroko ohiturekin jarraituz, Euskal Herriko herri inauteri bat irudikatuko dute dantzariek larunbatean (hilak 22). Aurten Lantzeko Inauteria ekarriko dute.
Kauteren Konpartsa, Lantzeko Inauteria eta Puska Biltzea egingo dute datozen bi asteburuetan. Urteko lehen emanaldiak izango dira dantzarientzat.
Hamahirugarrenez egingo dute Kemen Dantza Taldearen astea.
Otsailaren 7ra bitarteko asteazkenetan elkartuko dira Uranzu pilotalekuan. Aurretik izena eman beharra dago parte hartu ahal izateko.
Euskal dantzaren hastapenak Adaxkan egin nahi dutenei, jada izena eman daitekeela adierazi die dantza taldeak.
Maiatzaren 20 eta 21ean egingo dute Hondarribiko kaleetan barna. Aurten Iurretako Mikel Deunda taldeko dantzariak gerturatuko dira.
Pandemiari egokitutako festibala izango da aurtengoa; dantza eta folklorea uztartzea du helburu Hondarribia Dantzan-ek.
XIII. Hondarribia Dantzan egiten ari dira aste honetan. Markina-Xemeingo eta Barkoxeko dantzari taldeak gonbidatu dituzte aurten, baina hori baino askoz gehiago da.
Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz gonbidatu ditu Kemenek Hondarribia Dantzan jardunaldien barruko ekitaldira.
Bihartik, plazako dantzen ikastaro irekia, erromeriari begira. Galdakaoko Andra Mari, Oñatiko Oñatz eta Eltziegoko dantza taldeak gonbidatu dituzte aurten.
Datorren igandean, 45. urteurrena behar bezala ospatzeko, dantza eta musikaz beteko dute San Juan plaza. 12:00etan hasiko dute emanaldia.
Bihartik (hilak 3), datorren asteko igandera bitarte (hilak 11), hiria musika eta dantzaz beteko dute, antolatu dituzten hamaika ekitaldiekin.
Kemen Dantza Taldearen harrobiko zaharrenak elkartrukea egiten ari dira Marboleny talde katalanarekin. Joan den astean Gironan egon ziren; honetan, katalanak etorri dira.