Hondarribia Dantzan jaialdia egingo dute ostegunean eta ostiralean

Pandemiari egokitutako festibala izango da aurtengoa; dantza eta folklorea uztartzea du helburu Hondarribia Dantzan-ek.

Hondarribia Dantzan jaialdia egingo dute hilaren 22an eta 23an, ostegunarekin eta ostiralarekin, Hondarribiko Udalak gaur jakinarazi duenez. Kemen Dantza Taldeak eta Kultur departamentuak antolatutako jaialdiak dantza eta folklorea uztartzea du helburu.

Pandemiari egokitutako jaialdia izango da aurtengoa ezinbestean. Hortaz, ohikoa baino ekitaldi gutxiago antolatu behar izan ditu Kemenek. Bada, bi ekitaldi nagusi izango dira: ostegunean Jantzari dokumentalaren proiekzioarekin Kultur Etxean, 18:30ean, eta ostiralean, Kemen eta Mikel Deuna dantza taldeen emanaldiarekin Kasino Zaharrean, 19:00etan. Bi jarduerak debalde izan arren gonbidapenak jasotzea ezinbestekoa dela gogoratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.