Abotsanitzek esandakoak gezurtatu eta "errespetua" eskatu diote herri plataformari. Baita "komunikazioen tonua zaintzeko" eskatu ere.
Gaurtik aurrera martxan izango da Kasino Zaharreko taberna. Maria Amada Sagarzazuk ustiatuko du, eta, asteazkenetan izan ezik, gainontzeko egunetan zabalik izango da, 09:30etik 20:30ak arte.
Pandemia ezkero itxita egon da Kasino Zaharreko kafetegia. Zerbitzua martxan jartzeko lehiaketara atera du udal gobernuak.
Joan den astelehenean hasi zituzten helduenek gimnasia, yoga, memoria, eskandinabiar martxa eta tai chi ikastaroak. Herritarrak pozik badaude ere, baikortasuna ez da erabatekoa.
Kuadrillen egunean beren alde artistikoena atera dute grafiti tailerrean parte hartu dute gazteek.
Urriaren 1ean zabalduko dute Kasino Zaharra, une honetan egiten ari diren irisgarritasun eta segurtasun lanak amaitu ondoren.
Bazkideek izango dute lehentasuna, eta matrikulazioak datorren asteko 11, 12 eta 13an egin beharko dira.
Bertako zuzendaritza batzordeak hauteskundeak deitu ditu, komisio hori osatzeko. Bien bitartean, itxita jarraituko du adinekoen etxeak.
18:00etatik aurrera, adinekoen bizitza kalitatea handitzeko herrian zer egin daitekeen aztertuko dute.
Aurreko udal gobernuak Kasino Zaharreko taberna irekitzeko ezer ez egin izana deitoratu du Abotsanitzek. Tabernak "auzo-bihotz" gisa funtzionatuko duela uste dute.
Udaleko Kontratazio sailean gaiari buruzko aholkularitza eskainiko dute. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.
Alde Zaharrak Hondarribia Kultura jaialdiaren aurkezpena jasoko du ostiralean eta larunbatean. 'Irudi berria Kultura bizia' lelopean, egitasmo horren espiritua herriari erakutsaraziko diote.
Asteazkenean Benjamin, Kimu eta Infantil Mailetako Eskolarteko Xake Txapelketa zonalak jokatu ziren Kasino Zaharrean, Bidasoko hamazazpi neska-mutilen parte hartzearekin.
Abotsanitz Udal Taldeak juntakide eta helduen behar eta nahiak kontuan hartu ez izana leporatu dio udalari.
Adinekoen Etxeko jardueretan parte hartzeko izen ematea astelehenean zabalduko dute.
Adinekoen egoitza irekitzeko eskaerak errepikatzen ari dira eta Abotsanitzek egin du azkena. Udal gobernuari gizalegez jokatzeko aferarekin galdegin diote.
Kasino Zaharra itxita dagoenez, herriko hainbat baliabide erabiltzen ari dira jarduerak egiteko, astelehenetik ostiralera.
Bazkideek eta 2019. urteko kuota ordaindu dutenek ahalko dute bozka eman.
Pandemia hasi zenetik itxi zen eta berriz ireki ez den eraikin publiko bakarra dela salatu dute. Espazio hau erabiltzen duen kolektiboak "beharrezkoa" duela diote, haien autonomia ahalbidetzen duelako, besteak beste.