
Igogailuarekin batera espaloia zabaldu dute, eta puntu beltz bat "desagerrarazi". Eskaileren horma batean, mural bat marraztu dute.

Udalak jakinarazi du lan horien zatirik zailenarekin bukatzear direla. 20 plazakoa izango da, eta Gaztainondo eta Geltoki kaleak batuko ditu.

Orain dela hilabete pasatxo berriro zabaldu zuten igogailuaren ateetan konponketa egiteaz gain, kabina garbitzeko lanak egingo dituzte.

Igogailua konpontzeko 30.000 euroez gain, eskailera mekanikoetarako 90.000 euro bideratuko ditu udalak. Arazo teknikoei administratiboak gehitu behar zaizkiola adierazi du Sagarzazuk.

Datozen asteetan esleituko dituzte Luis Mariano eta Artaleku kiroldegia lotuko dituen igogailua egiteko lanak. Gauzak espero bezala badoaz, 2016an hasi eta bukatuko lirateke lanak.

Aurrerago udaletxearekin lotura izango du mugikortasun azpiegiturak

Udako denboraldirako prestatzen ari da pixkanaka herria, eta horren harira Sabino Arana kaleko igogailuak eta Portua auzoa Donostia kalearekin elkartzen dituzten eskailera mekanikoek udako ordutegia izango dute, irailaren 15a arte. Astelehenetik igandera 07:00etatik goizaldeko 01:00etara izango dira martxan bi zerbitzuak. Hala, zerbitzua bi orduz luzatuko dute: 23:00etan itxi ordez, 01:00etan itxiko dute.

Urtea bete da Sabino Aranako igogailua ireki zutenetik eta epe horretan, 191.236 bidaia egin ditu, hau da, 516 aldiz, batez beste, erabili dute herritarrek eguneko. Igogailua astelehenetik igandera 07:00etatik 23:00etara dago martxan, eta igogailuaren mantenuaren ardura duen Orona enpresak adierazi duenez, «oso erabilera handia ematen ari zaio» garraio azpiegiturari. Goraldiak Erabilera ordutegiaren datuetan oinarrituta, ondorengo orduetan erabili da gehien: 07:00etan, 09:00etan,13:00etatik 15:00etara, eta 18:30etik 21:00etara. Jaiegunetan ere mugimendu handia izan du igogailuak. «Urtebetean 191.236 aldiz erabili da, eta bidaia bakoitzean 3-4 lagunek erabili dute igogailua, hala ere, ezin dugu biderkaketa erraz bat egin, ez baita beti jendearekin igotzen», azaldu du Juan Mari Altuna zinegotziak.

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, San Markoko gotorlekuan eskailera bat jartzeko obrak esleitu dituzte. Hain zuzen, 63.700 euroren truke jarriko du Montajes y reparaciones Pasai SL enpresak. Hainbat lan egin dituzte San Marko gotorleku inguruan, e...

Ikuskatze lanak egiten ari zirela matxuratu da igogailua. Ordezkatze pieza iristean konponduko dute igogailua.

Birgaitze lanak direla eta, liburutegiko sarbide eta irteerak behin-behinean aldatuko dituzte. Obrak egin bitartean, aldi baterako eskailera bat muntatu dute.

Ekintza bandalikoak jasan dituela jakinarazi du udalak. Konpontzeko zenbat denbora beharko den jakiteko, aurretik teknikariek zehatz aztertu eta izan dituen kalteak ebaluatuko dituzte.

Irisgarritasuna hobetu, eta orain bertan dauden eskailerak puntu beltza izateari uztea nahi dute. 910.625,82 euroko aurrekontua onartu dute.

Igogailua zerbitzurik gabe egongo da datorren asteazken eta ostegunean.

Asteburu honetako hiru egunetan igogailuaren zerbitzuak etengo dira zenbait orduz; eguerdi eta arratsaldez, batik-bat.

Mendi magalean lorezaintza mantenu lanak egin behar dituztela-eta 08:00etatik 14:00etara etenda egongo da zerbitzua.

Zoruan egon behar duen seinalizazioa arautzen duen araudiagatik, itxita egongo da igogailua bi egunez.

Otsaila amaieran bukatuko dituzte lanak, eta orotara, 460.265 euroko inbertsioa egingo du udalak.