Egitura ikusgarria du igogailuak
Irungo Alde Zaharretik San Juan plazara joateko bidea errazagoa da. Jesus kaletik San Juan plazaraino doan igogailua gaur bertan (maiatzak 4, astelehena) jarri dute martxan. Hortaz, herritarrek erabiltzeko aukera dute, 07:00etatik 23:00ak arte.
Aurrerago, udaletxearekin sarbidea izango du igogailuak, baina bide hori ez dago prest oraindik, eta udalak jakinarazi du aste honetan bertan egingo dituztela zati hori abian jartzeko lanak.
Igogailuan hamasei pertsonarentzako tokia dago, eta mugikortasun azpiegitura egiteko 271.000 euroko inbertsioa egin du udalak.