Artia auzoko igogailu berriak pasabidea du jada

Otsaila amaieran bukatuko dituzte lanak, eta orotara, 460.265 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Gaur bertan jarri dute pasabidea.

Artia auzoko igogailu berria gero eta gertuago ikusten dute auzotarrek. Gaur bertan 16 metroko pasarela jarri dute, Pio Baroja kaletik sarbidea izan dezan igogailuak. Zehazki, Dario de Regoyos kaleko 10-12 zenbakien bitartean eraikitzen ari dira. Aurrekontu partehartzaileetan bozka gehien jaso zituen proposamenetako bat izan zela gogoratu du Irungo Udalak.

Obrak egiteko 460.266 euroko inbertsioa egingo du udalak, eta aurreikuspenen arabera, otsaila bukaeran inauguratuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.