San Markoko gotorlekuan kanpoko eskailera jarriko dutela jakinarazi dute

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, San Markoko gotorlekuan eskailera bat jartzeko obrak esleitu dituzte. Hain zuzen, 63.700 euroren truke jarriko du Montajes y reparaciones Pasai SL enpresak. Hainbat lan egin dituzte San Marko gotorleku inguruan, e...

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, San Markoko gotorlekuan eskailera bat jartzeko obrak esleitu dituzte. Hain zuzen, 63.700 euroren truke jarriko du Montajes y reparaciones Pasai SL enpresak. Hainbat lan egin dituzte San Marko gotorleku inguruan, eta igogailua eraiki ondoren, sarbideak hobetzeko lanak egin behar zirela erabaki zuten. Eskailerekin hasi dira. Hiru tarte bikoitz izango ditu, eta bederatzi metroko malda saihestuko du. Egitura metalikoa izango du, eta egur sintetikoko estaldura izango du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.