Artista irundarrak San Jose Langilea futbol zelaian margotu du horma irudia. Haurtzarotik helduarorako bidean Irunen presentzia berezia duten zenbait kiroletan aritzen den neska bat agertzen da.
Udalak eta hiriko kirol klubek prest dute urtero udan abiatzen den egitasmoa. Horrez gain, ostegunean irekiko da San Martzial-Txingudi kiroldegiko aire zabaleko igerilekuen denboraldia.
Irungo 11 ikastetxe publikoko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izango da, eta 2023ko irailean hasiko den ikasturte berriarekin hasiko da.
Ur Irekiak Galea igerilari taldeak Hondarribia eta Muskiz elkartu nahi ditu igerian, biko erreleboetan eta gelditu gabe.
Bidasoa XXI Igeriketa Taldeko hainbat kirolarik ohorezko aipamenak jaso dituzte Ordizian egindako Gipuzkoako Igeriketaren Galan.
Ikastaro horien plaza kopurua 1.842 pertsonakoa da. Behin aldez aurretik izena emanda, plazen zozketa hilaren 25ean egingo dute
Larunbatean, 09:00etatik 12:30era eta 13:30etik 19:30era, eta igandean, 09:00etatik 12:30era jendearentzat itxita egongo dira.
Autonomi Erkidegoen arteko Alebinen Espainiako Igeriketa Txapelketan Bidasoa XXI taldeko hamar igerilarik hartu dute parte, tartean, Enai Galzakorta eta Ander Ocio irundarrek, Mikel Manso hondarribiarrak, eta Maria Yarzabal eta Ekain Francisco errenteriarrek.
Igeriketa txapelketa bat dela eta, publikora itxita egongo dira larunbatean, 08:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:30era eta igandean, 09:00etatik 13:30era.
Eskola kiroleko ur jaialdia eta igeriketako txapelketak direla eta, itxita egongo dira 08:30etik 12:30era eta 14:45etik 19:00etara.
Izena emateko epea irekia dago jada eta hilaren 30ean itxiko da. Orotara, 3.483 plaza eskainiko dira, 1.547 Artalekun, eta 1.936 Azken Portun.
Izen-emateak zabalik daude dagoeneko, eta irailaren 6a izango da horretarako azken eguna. Pandemia aurreko formatuan berreskuratuko dira kirol jarduerak.