Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bidasoa XXI-ren erakustaldia Euskal Herriko Kopan

Bidasoa XXI igeriketa taldeak Absolutu Mailako Euskal Herriko Kopa maila izugarri altua azaldu du. Gizonak irabazle, eta emakumeak bigarren.

Urko Etxebeste Petrirena
Irun
2018/04/25
bidasoaxx1

Bidasoa XXI taldekoen argazkia, probak bukatuta, pozik.

Etxean, Azken Portu kirolguneko igerilekuan, erakustaldia eman zuen asteburuan Bidasoa XXI igeriketa taldeak. Euskal Herriko Kopa zegoen jokoan, Absolutu Mailakoa, eta bertan, gizonetan erraz asko eta erakustaldiarekin bidasoarrak nagusi izan ziren, eta emakumeak sorpresa ematear izan ziren. Lan bikaina bi taldeena. Indar erakustaldia. Hori Bidasoa XXIen gizonen taldeak etxean egin zuena. Bertan jokoan izan ziren 23 probetatik, 20 irabazi zituzten. Baina arrakasta garaipenen kopurutik harago doa, igerilariek ezarritako markak oso onak izan zirelako. “Konpetizio osoan ez zuten akatsik egin, eta igerilari gehienek marka pertsonalak hobetu zituzten”, esan dute Bidasoa XXIeko kideek. Norbait nabarmentzekotan, Unai Arruabarrena —bular igeriketan eta 400 libretan— Oskitz eta Aritz Aguilar —crolean den-dena irabazi zuten—, edo Ion Mugika eta Ander Arruabarrena —bizkar estiloan nahiz estiloetan—, edo bularrean nagusitasun osoa azaldu zuen Alejandro Lopez aipatu dituzte klubeko kideek. Errelebotako bost lehiak irabazi egin zituzten bidasoarrek. Hortaz, sailkapen nagusian 717 puntu lortu zituen gizonen taldeak, eta bigarren izan zen Getxok, berriz, 510,5. Esanguratsua, oso, aldea. Emakumeetan aldez aurretik zekiten Bidasoa XXIekoek lan zaila zutela. Aurreko markek zioten taldea hirugarren postuan gelditzeko gai zela; gainera, lesioagatik bajaren bat bazuten. Hala ere, lehen jardunaldian —larunbatekoa— lehen postuan bukatu zuten, eta sailkapen nagusiko garaipenak azken egunean, azken erreleboko azken metroan ihes egin zien. Hala, puntu erdiagatik, bigarren izan ziren bertako igerilariak. Bikain hala ere. Bidasoa XXIeko kideek bereziki nabarmendu dituzte Catalina Corro —lau garaipen lortu zituen, 200 bularretan Euskadiko errekorra barne— Amaya Zendoia —bi garaipen— edo Maialen Saez. Bost erreleboetatik hirutan lortu zuten garaipena emakumeek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.