Unai Arruabarrena, Espainiako txapeldunorde
Espainiako Open Junior Txapelketa bikaina jokatu dute bidasoarrek, zenbait errekor hautsi eta goiko postuetan sailkatzea lortu dute eskualdeko kirolariek.
Bidasoa XXI Igeriketa Taldeak asteburu oparia izan du. Espainiako Open Junior Txapelketa bikaina jokatu dute bidasoarrek, zenbait errekor hautsi eta goiko postuetan sailkatzea lortu dute eskualdeko kirolariek.
Unai Arruabarrena Espainiako txapeldunorde izan da, 200L proban bere marka pertsonala hautsi ostean. Amaia Cendoyak ere bere errekorra gainditzea lortu du; Euskadiko Errekorra gainditu du 50M modalitatean. Aritz Aguilarrek ere txapelketa ona jokatu du, taldekideek bezalaxe, marka pertsonala hautsi zuen (400L proban).
Kirolariak uretara sartu diren 31 aldietatik 21ean lortu dute finalaurrekora edo finalera sailkatzea. Hurrengo hitzordua Azken Portu kiroldegian izango dute, Euskal Herriko Kopan.