Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

140 kilometro igerian, kausa on baten alde

Ur Irekiak Galea igerilari taldeak Hondarribia eta Muskiz elkartu nahi ditu igerian, biko erreleboetan eta gelditu gabe.

Klink Elkartea Zeharkaldia Impulsat Klink elkartean aurkeztu zuten zeharkaldi solidarioa
Hondarribia
2019/05/22

Hondarribian hasi eta Muskizeraino, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostalde osoa. Igerian, noski. Hori egin nahi dute Ur Irekiak Galea igeriketa taldeko 32 kideek. Gelditu gabe, biko hamasei errelebotan. Hondarribia eta Muskiz arteko ibilbidea osatu nahi dute igerian. Ostegunean aterako dira Hondarribiko kai berritik eta larunbatean iritsi nahi dute Muskizera. Eta kausa on baten alde: merosina-urritasunak eragindako sortzetiko muskulu-distrofiaren ikerketarako dirua biltzea.

Astelehenean aurkeztu zuten Hondarribiko Klink elkartean Ur Irekiak Galea igerilari taldeak egin nahi balentria solidarioa. Bertan izan ziren Ioritz Errezola eta Josema Nogeras Klinkeko presidente eta bazkidea, Ana Velasco ImpulsaT elkarteko ordezkaria, eta Pedro Velasco, Ur Irekiak Galea taldeko kidea, eta Gonzalo Carrion Hondarribiko arraunlaria.

Zeharkaldiaren helburua merosina-urritasunak eragindako sortzetiko muskulu-distrofiaren (DMC-LAMA2) ikerketarako dirua biltzea da. Gaixotasun arraroa da, nahiko larria, gainera. Distrofia mota hau duten umeek garapen psikologiko arrunta dute, baina fisikoki arazoak dituzte merosina-kopuruaren arabera: muskuluen tonua txikiagoa, kontrakturak, arnasa hartzeko arazoak… Orain urte batzuk ImpulsaT elkartea sortu zuten Katalunian, eta lanean dihardu DMC-LAMA2 gaixotasunaren ikerketa bultzatzen. Hala, zeharkaldiak ImpulsaT-rentzako bilduko du dirua.

Bigarren aldia da igerilari bizkaitarrek zeharkaldi solidarioa egiten dutena, baina aurrenekoa Bizkai eta Gipuzkoako kostaldea osatu nahi dutena. Iaz, Donostia eta Getxo arteko 110 kilometroak osatu zituzten, Williams Sindromea duten gaixoen alde.

Luzeena, lehenengoa
Ostegunean hasiko da zeharkaldia, 12:00etan Hondarribiko kai berrian. Ibilbideko zatirik luzeena da, hain zuzen ere, Hondarribitik abiatzen dena. Lehen bikoteak 22 kilometro egin beharko ditu Donostiaraino, eta hara iritsita, bertatik aterako da bigarren erreleboa, Orio helburu.

Bata bestearen atzetik, Ur Irekiak Galea taldeko kideek gelditu gabe 140 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Aurkezpenean azaldu zutenez, uraren tenperatura, korronteak eta gauaren iluntasuna dira zailtasun handienak. Nolanahi ere, eskarmentuzko igerilariak dira denak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.