Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKirola

Hogei kirol ikastaro, UDA 2023 kanpainan

Udalak eta hiriko kirol klubek prest dute urtero udan abiatzen den egitasmoa. Horrez gain, ostegunean irekiko da San Martzial-Txingudi kiroldegiko aire zabaleko igerilekuen denboraldia.

Mikel Del Val
Irun
2023/06/13

Irungo Udalak eta hiriko hainbat kirol klubek prest dute beste uda batez ‘UDA 2023 kanpaina’. Egitasmo hori urtero gauzatzen da, eta bere helburua da gazteei udan kirolean aritzeko aukera ematea. Gaur goizean aurkeztu dute udako jardueren programa San Martzial-Txingudi kiroldegian Borja Olazabal udaleko Kiroletako jarduneko ordezkariak eta hiriko kirol taldeetako ordezkariek.

Aurtengo udan, orotara, hogei ikastaro eskainiko dira, haurrentzat eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Ikastaro horiek hiriko zenbait klubek antolatu dituzte, bakoitzak bere modalitatean. Besteak beste, piraguismo, arraun, eskubaloi, surf, mahai tenis, xake, futbol, halterofilia, atletismo, igeriketa, gimnasia erritmiko, errugbi, tenis eta padel ikastaroak ondu dituzte hiriko hainbat klubek.

Ikastaroetan izena emateko, klubekin formaliza daiteke inskripzioa. Irungo Udaleko atarian kontsulta daitezke klub parte hartzaileen kontakturako telefonoak eta helbide elektronikoak. Ildo horretatik, hiriko kirol taldeek haur eta gazteei kirolarekin eta ariketa fisikoarekin zerikusia duten aukerak eskaintzeko betetzen duten “eginkizun garrantzitsua” nabarmendu du Olazabalek.

Horrez gain, Kirol ordezkariak Irun kirol arloan “erreferentziazko hiria” dela azpimarratu du, udan aisialdia emateko eta entretenitzeko edota goi mailako kirol txapelketak ikusteko: “Urte honetan Irun mapan agerrarazi duten kirol ekitaldiak izan ditugu: Euskadiko Errugbi Txapelketako finalak eta Frantziako Tourra. Ekitaldi bereziagoak ere izan ditugu; hala nola, sanmartzialetako boxeo gaua eta joan den asteko Juanma Garate Zikloturista”.

Aire zabaleko igerilekuak

Borja Olazabalek iragarri du ostegun honetan, hilak 15, irekiko dela San Martzial-Txingudi kiroldegiko aire zabaleko igerilekuen denboraldia, irailaren 15era arte zabalik egongo dena. Igerilekuak egunero erabili ahal izango dira, 11:00etatik 15:15era eta 16:15etik 20:30era. Hala ere, San Martzial egunean igerilekuak itxita egongo direla zehaztu du Kirol ordezkariak.

Edukierari dagokionez, 300 pertsonako bi txanda egongo dira eskuragarri igerileku bakoitzean, eta edukiera kontrolatzeko, aldez aurretik erreserbatu beharko da lekua, eguna eta txanda adierazita, udalaren webgunearen bidez. Hiru egun aurretik, 22:00etatik aurrera egin ahalko da erreserba. Honakoak dira prezioak:

  • Helduak (18 urtetik gorakoak): 2,20 euro.
  • Gazteak (4-17 urte artekoak): 1,80 euro.
  • Haur txikiak (0-3 urte artekoak): doan.

Igerilekuen gaineko informazioa udaleko atarian jaso da, igerilekua erabiltzeko arauekin eta beste gai batzuekin batera. Horrez gain, instalazioetan erretzea debekatua dagoela gogorarazi dute.

Autobusak

Irunbus zerbitzuaren 3. lineako autobusak, zeinak San Juandik abiatzen diren, kiroldegian gelditzen dira egunero, 30 minutuero. Lehenengo autobusa 10:30ean abiatzen da Fermin Calbetongo geltokitik, eta azkena, 21:00etan.

Gainerako zerbitzuak

Kiroldegiak hiru padel pista estali, aire zabaleko lau tenis pista, botikina, sorosle zerbitzua, edari hotzak eta snackak saltzeko makinak eta aldagela irekiak dituela nabarmendu dute.

Tenis eta padel pisten erreserbak kiroldegia zabalik dagoen ordutegietan egin behar dira: harreran 09:30etik 21:30era edo 943 62 72 66 telefonora dei eginez. Pertsona eta ordu bakoitzeko prezioa lau eurokoa da kiroldegiko harpidedunentzat, eta 5 eurokoa gainerakoentzat. Horrez gain, bost erreserba egiteko bonu bat ere badagoela oroitu dute, %20ko deskontua dakarrena, 16 euroan harpidedunentzat eta 20 euroan gainerakoentzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.